Joan eduki nagusira

Campus Iberusek, Zaragozako, Lleidako eta Errioxako unibertsitateek eta Nafarroako Publikoak osatzen duten Nazioarteko Bikaintasun Campusak, abian jarri du ikasturte honetan  Ingurumen Nanoteknologiako master erdi-presentzial bat (EnvironNano izenekoa), erantzuna emateko ingurumena erronka berri baten aurrean begiratzeko beharrari, izan ere, nanomaterialak ugari erabiltzen ari baitira, eta, hori dela eta, espezializazio profesional berriak eskatzen ari baitira.

EnvironNano Masterra Zaragozako eta Lleidako unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin duten masterra da. Erdi-presentziala da, hau da, % 30 irakaskuntza presentzialekoa da, eta Zaragozan ematen da, eta praktikak , berriz, Iruñeko eta Lleidako campusetan. 

Prestakuntza programa aitzindaria da, behar diren ezagutzak eta gaitasunak hartzeko, goi mailako jarduera profesionaletan aritzeko, hainbat eremutan: industrian (kimikoan, kosmetikoan, pinturen industrian, farmazia industrian, aeronautikoan, elektronikoan, elikagaien industrian e.a.), aholkularitzetan, ikerketan eta irakaskuntzan, betiere, nanomaterialen eta ingurumenaren elkarrekintzari jarraitzeko lanean arreta jarriz.

Asmoa du erantzuna ematea bai tituludun berrien eskabideei, bai profesionalek dituztenei ere, hainbat sektoretan lanean aritzen direnei, hala nola, metalurgikoan, eraikuntzan, komunikazioetan, IKT izenekoetan, farmazia industrian,  elikagaien industrian, ehungintzan, arlo militarrean, estaldurenean, zeramika eta beira industrian, arlo biomedikoan e.a.

Nabarmen zeharkakoa da, eta Espainiako eta atzerriko adituak dauzka elkarlanean. Horrek berme ematen du graduondoko prestakuntza eta lanbidean birziklatzekoa ona izanen dela, goraka doazen kutsatzaileen eremu berri honetan, eta kontuan hartuko direla nanomaterial askoren garapen handia eta aplikazio teknologiko garrantzitsuak.

Ikasketa planean diziplinarteko prestakuntza espezializatua garatzen da, eta Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Matematikako ezagutzak batzen dira, ezagutza, ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko ingurumena hobetzearen alde aplikatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi webgune honetan: bit.ly/EnvironNano