Joan eduki nagusira

zoom Saridunak agintariekin batera Errektoretzako eraikinean.

Saridunak agintariekin batera Errektoretzako eraikinean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ostegun honetan, abenduak 19, egin du 2014ko Sormen Sariak beren sei modalitateetan emateko ekitaldia. Golardoak Jaime Brunet aretoan eman dira, eta Julio Lafuente NUPeko errektorea eta Eloísa Ramírez Unibertsitate Proiekzioko errektoreordea izan dira ekitaldiaren buru. Sormen Sarien xedea da unibertsitate komunitateko jarduera artistiko eta kulturala hainbat eremu artistiko eta kulturaletan sustatzea eta hedatzea. Zehazki, Poesia eta narratiba, gaztelaniaz eta euskaraz, argazkigintza eta musika modalitateak hartuko ditu lehiaketak.

Gaztelaniazko narratiban, epaimahaiak Diana Calatayud Ruiz Zuazuri eman dio lehen saria "Entretelas" lanarengatik. Bigarren saria Ventura Ruiz Gómezi eman diote “De vuelta a casa” izeneko lanarengatik. Euskarazko narratiba lehiaketan Oihane Ardanaz Garasari eman dio lehen saria epaimahaiak “Zu galdua” lanarengatik. Gaztelaniazko poesia lehiaketaren irabazlea Daniel Hernández Iraizoz izan da  “Poemas del business” lanarekin, eta Mikel Iriarte Sola izan da euskarazko poesia lehiaketaren irabazlea “Aulategitik begira” lanarengatik.

zoom "La Red Bullet" taldea, lehiaketan egin zuten emanaldian.

"La Red Bullet" taldea, lehiaketan egin zuten emanaldian.

Argazki lehiaketari dagokionez, Tatiana Paulina Zúñiga Vivancoren “Otoño radiante” izan da irabazlea, eta Xabier Huarte Estanga bigarren lekuan geratu da “IKSV” argazkiarekin. Modalitate bakoitzean 500 euro banatuko dira; 300 irabazlearentzat, eta 200 bigarren sailkatzen denarentzat.

Azkenik, “La Red Bullet” taldeak irabazi du Campus Music lehiaketa. Saria 1.000 eurokoa da. Taldea hauek osatzen dute: Mikel Salinas (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta baxua), Miguel Tiberio (gitarra, teklatuak eta koruak), Borja Muerza (perkusioa, gitarra akustikoa eta bigarren ahotsa), Josu Salinas (gitarra, baxua, teklatuak eta perkusioa) eta Nacho Muerza (gitarra, baxua eta teklatuak). Bestalde, “Kelly Kapowsky” bigarren lekuan sailkatu da (500 euro). Taldea hauek osatzen dute: Aitor Sarría (bateria), Daniel Gutiérrez (baxuak eta koruak), Iñaki Martínez (gitarra), Ramón Ugarte (gitarra) eta Íñigo García (ahotsa). Saritutako lanak eta lehiaketara aurkeztutako argazkiak Kultura Jarduereteko web-orrialdean daude ikusgai.

zoom Lehen saria argazki modalitatean. Bere izenburua "Otoño radiante" da.

Lehen saria argazki modalitatean. Bere izenburua "Otoño radiante" da.

Sormen Sariak irekita daude Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideentzat; hau da: 2014an titulazio ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, ikasle ohientzako Alumni programako kideentzat, bai eta Esperientziaren Gelako, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko,  eta Praktika Juridikoko Eskolako ikasleentzat ere. Campus Music lehiaketari dagokionez, gutxienez ere taldeko kideetako bat inskripzioa egiteko unean unibertsitateko komunitateko kide izatea eskatzen dute oinarriek.