Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontu proiektuaren zenbatekoa 2015. urterako, 64,71 milioi eurokoa da guztira, astearte honetan, abenduak 18, Gobernu Kontseiluan erabaki denez. Orain proposamena Gizarte Kontseiluari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Proiektua austeritate orokorraren printzipioa betez egin da, testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuz, eta azken urteotako beherako joera mantentzen du. 2015erako aurrekontua 1,65 milioi eurotan murriztu da 2014ko aurrekontuaren aldean, hura 66,46 milioikoa izan baitzen.
Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 49,16 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 11,31 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2015. urterako aurreikusten diren inbertsioak 3,17 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia Arrunten kapituluak 716.849 euro egiten ditu.
Diru-sarrerei dagokienez, zenbateko handiena duen kapitulua Transferentzia Arruntena da (52,71 milioi euro), eta haren atzetik dator Tasak, Prezio Publikoak eta Bestelako Diru-sarrerak kapitulua (11,66 milioi). Azkenik, Ondarezko Diru-sarreren kapitulua, 216.254 eurokoa dena, eta Kapital Transferentziena, 119.870 eurokoa dena.