Joan eduki nagusira

zoom Jesús María Saso.

Jesús María Saso.

Jesús María Saso Fernández Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleak irabazi du Sakelako Telefono Adimendunetarako Zientzia Dibulgazioko Apps-ak Diseinatzeko I. Saria. Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin du sarirako deialdia eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) finantzatzen du. Saria 1.000 eurokoa da.

Jesús María Sasok aurkeztutako aplikazioaren izena “Kit. Ciencia al rescate” da eta abentura kirolak egiten eta altzariak muntatzen dituzten bitartean, edo 4x4 batean lur gorabeheratsu batean doazen bitartean hainbat arazo dituzten erabiltzaileei laguntzen dieten sentsoreak erabiltzen ditu. Aplikazio honek daukan berritasuna da funtzio bakoitzak laguntzeko aukera bat daukala. Sentsore bakoitzak nola funtzionatzen duen eta bere atzean fisikako zein lege dagoen azaltzen du aukera horrek.

Bigarren saria, 600 eurokoa, “Bio Quiz” aplikazioarentzat izan da. Asier Marzo Pérez doktoretzako ikasleak eta Laura Zudaire Aráiz Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko ikasleak aurkeztu dute aplikazioa. Aplikazio hori biologiari buruzko Quiz galdera sorta bat da eta teknika berritzaileen bidez ikasleak motibatzea du helburu. Azkenik, hirugarren saria ere Asier Marzori eman diote “Skull 3D” proiektuagatik. Aplikazio horrek ere garezur bat irudikatzen du 3Dn, erabiltzaileek garezurraren egitura eta zatiak ezagut ditzaten. Hirugarren saria 400 eurokoa da.

zoom Ezkerretik eskuinera, Javier Erdozain, Fernando Jáuregui, Alfonso Carlosena, David Bayón eta Jesús Villadangos.

Ezkerretik eskuinera, Javier Erdozain, Fernando Jáuregui, Alfonso Carlosena, David Bayón eta Jesús Villadangos.

Alfonso Carlosena Unibertsitateko Ikerketarako errektoreordea izan da Sakelako Telefono Adimendunetarako Zientzia Dibulgazioko Apps-ak Diseinatzeko I. Sariko epaimahaiaren burua, eta honako hauek ere parte hartu dute epaimahaian: Fernando Jáuregui, Iruñeko Planetarioko astrofisikaria; Jesús Villadangos, NUPeko Lengoaia eta Sistema Informatikoen irakaslea; David Bayón, Lorem Solutions enpresaren sortzaileetako bat, eta Javier Erdozáin, D2D enpresaren bazkidea.

Labana suitzar moderno bat

Sakelako telefono adimendunen erabiltzaileek aplikazio edo tresna espezifikoak erabiltzen dituzte egunero benetan nola funtzionatzen duten jakin gabe. “Kit-en” bidez funtzio askotarikoak dituzten aplikazio batzuk bilduko dituen aplikazio bat sortu du, labana suitzar bat balitz bezala, Jesús María Sasok. Aplikazio horretan sartzean, sentsore bat zer den edo geolokalizazio sistemak, azelerometro batek, magnetometro batek, iparrorratz batek edo giroskopio batek nola funtzionatzen duten ikasiko dute erabiltzaileek. Aplikazioak Windows Phone 8.0-ren APIan erabilgarri dauden sentsoreak erabiltzen ditu.

Lehiaketaren xedea da ikasleen eta bihar edo etziko ikertzaileen interesa eta jakin-min zientifikoa piztea, eta zientzia zabalkundeko aplikazioak, gailu mugikorretarako, eta espezializatua ez den publiko batentzat, sortzeko ahalegina aitortzea. Lehiaketaren bidez saritu nahi da ikasleek beren unibertsitate-prestakuntza garaian lortu dituzten gaitasunak eta eskumenak zientziaren dibulgazioaren zerbitzuan jartzea, horretarako beren bizitzetan oso sartuta dauden komunikazio-tresna bat erabiliz: gailu mugikor adimendunak.

Doako aplikazioak eta ingelesezko bertsioarekin

Lehiaketa honetan aurkezten ziren aplikazioek doakoak izan behar zuten, ingelesezko bertsio bat eduki behar zuten, guztiz funtzionalak izan, eta honako inguru hauetako batean garatu: Apple (iPhone/iPad), Android eta Windows Mobile.

Epaimahaiak gailu mugikorraren beraren aukerak nola baliatu diren balioetsi du, baita ahalik eta didaktikoen eta erakargarrienak diren erakustaldiak eta esperimentuak egiteko sentsoreen erabilera ere. Era berean, kontuan hartu dira aplikazioaren erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna, edo aplikazioa produktu-garapen baterantz orientatua izatea (ideiaren sorrera, produktuaren diseinua, prestatzea eta sustatzea).

Azkenik, epaimahaiak kontuan hartu ditu aplikazioaren balio teknikoa, diseinua eta edukia, ahalik eta publikorik zabalenera zuzendua izatea, eta bereziki kontuan hartu da publiko gazteari zuzendua izatea, eta app-a diziplina anitzeko taldeetan garatzea, aplikazioak jaso ditzan zientziaren hainbat ikuspuntu.