Nadetech Innovations SL enpresa nafarrak Campus Iberusen Emprende saria irabazi du enpresa proiektuen sailean. Eduardo Tejero Pascual eta Eduardo Jaunsaras Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasitakoak dira enpresaren buru eta material nanoegituratuak jalkitzeko laborategiko ekipoen garapenean espezializatuta dago. Saria 10.000 eurokoa da, eta Eduardo Tejerok jaso zuen. Bestalde, negozio berritzaile onenaren saria Edinson Yara Varón Lleidako Unibertsitateko kideak irabazi zuen. 3.000 euro jaso zituen "PSPnat: Procesos sostenibles para la obtención de productos naturales" proiektuarengatik.
Enpresa proiektuen saileko bigarren saria Elias Daura Oller Lleidako Unibertsitateko kidearen Dietary Molecular Diagnostics S.L., empresak irabazi zuen. Cynthia Gálvez López Zaragozako Unibertsitateko kideak bigarren saria lortu zuen negoziorako ideien sailean “Juglar, realidad aumentada educativa” proiektuarengatik.
Campus Iberusek egin zuen sarirako deialdia CLHren babespean eta atzo, astelehena, azaroak 17, eman zen ezagutzera Zaragozako Unibertsitatean egindako ekitaldi batean. Ekitaldian izan zen Julio Lafuente NUPeko errektorea eta Campus Iberuseko egungo txandako burua. “Iberus Emprende 2014” sarien helburua da ikasle, tituludun eta administrazio eta zerbitzuetako langileen espiritu ekintzailea, berritzailea eta enpresa espiritua sustatzea, bai eta Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako (Zaragoza, Lleida, Errioxa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa) irakasle eta ikertzaileena ere.
Epaimahaiaren irudi bat. Alfonso Carlosena, lehenengoa ezkerretik, Cristina Bayona (hirugarrena) eta Carlos Fernández (laugarrena)
Sari horrek bi sail ditu (ideia berritzailea eta enpresa proiektua) eta epaimahaiak sail bakoitzetik bost proiektu aukeratu zituen finalerako. Aukeratutako ideien artean zeuden NUPeko giza sareak sortutako hiru proiektu. Zehazki, SANAPP, gizabanakoei bizitza osasungarriago bat izaten laguntzen dien mugikorretarako aplikazio bat, ideia berritzailearen sailean, eta Nadetech Innovations SL eta FFF World, enpresa proiektuen sailean.
Finalera heldu ziren proiektuen egileek beren ideiak azaldu zituzten Zaragozako Paraninfoko Aula Magnan egindako ekitaldi batean. Ekitaldian parte hartu zuten Zaragoza, Errioxa, eta Lleidako unibertsitateetako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreek eta CLHren buruak. Horiez gainera, epaimahaikide aritu ziren Alfonso Carlosena NUPeko Ikerketako errektoreordea, Cristina Bayona Jakintza Bestetaratzeko Arloaren zuzendaria eta Carlos Fernández Valdivielso Sodenaren zuzendari kudeatzailea.
Negoziorako ideiaren sailean bere originaltasuna eta bere aplikagarritasun eta berrikuntza maila balioetsi zuten adituek eta, enpresa proiektuari dagokionez, enpresa proiektuaren garapen maila, bere izaera berritzailea eta garapenerako daukan ahalmena.
2011n sortutako enpresa
Nadetech Innovations SL enpresa 2011n sortu zuten Eduardo Tejero eta Eduardo Jaunsaras Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako tituludunek. Horretaz gainera, NUPeko hainbat irakaslek parte hartzen dute enpresa honetan. Enpresa gisa eratu baino lehen, Unibertsitatetik ateratako bi tituludunek Red EIBT 2008 saria oinarri teknologikoko enpresa berriei sorrerari irabazi zuten. Sari hori CEIN erakundearen bidez eman zen. Gero, enpresa eta gero, Idea Activa 2011 saria lortu zuten.
Nadetech enpresak estaldura, mintz, koloide eta beste mikro-nano material egituratu batzuk kentzeko beharrezkoak dituzten ekipoez edo estaldura teknikoaz hornitzen ditu zientzialariak eta ingeniariak. Nanoteknologiak, material aurreratuak, errendimendu handiko konposatuak, gainazalen fisika, kimika, estaldura biokimikoak, monogeruzak eta koloideen ikerketa, teknologia garbiak edo jalkitze hezeak dira bere produktu eta zerbitzuen aplikazio esparruak.