Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lidergo, Estrategia eta Enpresa Katedrak eta "La Caixa"ren Gizarte Obrak ostegun honetan, azaroaren 20an, Nafarroak XX. mendearen bigarren erdialdean izan zuen industrializazio eta garapen prozesua aztertuko dute, Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan antolatutako mintegi batean. Bertan, zenbait aditu sektore honen etorkizuneko proiekzio bati buruzko datuak ematen eta hausnarketan arituko dira.
Mintegia Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Nicolas Oresmes Aretoan, (Arrosadiko campusa, Gurbitzak eraikina), egingo da 9:45etik aurrera, goizez eta arratsaldez.
Antolatzaileen xedea da eztabaidatzea, ikuspegi historiko batetik eta etorkizunerantz begiratuz, Nafarroan XX. mendearen bigarren erdialdetik egon den industria-hazkunde jarraituaren prozesutik eratorritako irakaspenak eta esperientziak, eta ezagutzea sektore honetan gertatu diren eraldaketak eta gaur egun aurrera egiteko dauzkan erronkak.
Jardunaldian zehar, zenbait akademiko, ekonomialari, historialari, enpresaburu eta zuzendarik hausnarketa egingo dute, beren ustez, Nafarroako industriak eta enpresek etorkizuneko erronkei aurre egiteko, egin behar dituzten aldaketei buruz.
Arlo akademikotik irakasle hauek parte hartuko dute: Emilio Huerta -Lidergo Katedraren zuzendaria-, Joseba de la Torre eta Gloria Sanz Lafuente, guztiak NUPekoak; eta Jósean Garrués, Granadako Unibertsitateko irakaslea, Emiliano Fernández de Pinedo, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun emeritua, eta Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa.
Arratsaldeko saioan, mahai-inguru bat egingo da, eta enpresa eta zuzendaritza arloko ordezkari hauek parte hartuko dute: Juan Mari Palencia, Corporación Mondragóneko lehendakariordea; Helmut Döllerer, Liebher Industrias Metálicaseko zuzendari nagusia; Roberto Eggeling, Volkswagen Navarrako logistika zuzendaria; Carmen Peña Ruiz, Viscofáneko finantza zuzendaria; eta Jesús Arrondo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren zuzendaria.
Mintegi honi buruzko informazio guztia ondoko estekaren bidez dago eskuragarri: bit.ly/seminario-industria-navarra.