Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Gizarte zerbitzuak: erronkak krisiak jotako testuinguru batean" izeneko jardunaldia egingo du ostegun honetan, azaroaren 13an. Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak antolatu du topaketa, eta xedea da hausnarketa sakona egitea babes sistema honi eta haren profesionalei ematen zaien erantzukizun sozialari buruz. Jardunaldia Sario eraikineko 04. gelan egingo da, eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren lankidetza eta "La Caixa"ren Gizarte Obraren finantzaketa dauzka. Programa osoa eskuragarri dago Unibertsitatearen webgunean eta izen-ematea, doakoa, Katedraren posta elektronikoaren bidez egin behar da catedraunesco.ciudadania@unavarra.es

Gizarte zerbitzuak gaindituta daude krisiak jotako familiak gero eta gehiago direlako, eta beren eskaerak ere gero eta handiagoak direlako. Gertaera honek bat egiten du sistemaren muga historikoekin; izan ere, sistema horren ezaugarriak dira hainbat funtzio batera bete behar izatea, administrazioaren hainbat mailaren mendekoa izatea eta baliabide gutxi edukitzea. Jardunaldia antolatu den testuinguru honetan bilduko dira hainbat gune geografikotako gizarte zerbitzuetako adituak eta kudeaketa arduradunak.

"Presiopean eta trakziorik gabe: gizarte zerbitzuak krisian" da programatutako lehen hitzaldi/solasaldiaren izenburua. Goizeko 9:30ean hasiko da, eta Manuel Aguilar Hendrickson Bartzelonako Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako Saileko irakasleak emango du. Hitzaldiaren aurkezpena, eta ondoren moderatzaile lana, Begoña Pérez Eransus NUPeko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedraren zuzendari eta Gizarte Laneko Saileko irakasleak egingo du.

Ondoren, mahai-inguru bat egingo da "Gizarte zerbitzuak: erronkak krisiak jotako testuinguru batean" izenekoa, eta bertan bilduko dira hainbat gune geografikotako gizarte zerbitzuetako eta arlotako kudeaketa arduradunak.