Joan eduki nagusira

zoom Teresa Hualde

Teresa Hualde

Teresa Hualde Manso, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Zibileko irakaslea da, eta Sustapen Ministerioak izendatu du Lurreko Garraioaren Batzorde Nazionaleko (LGBN) kide, "aitortutako ospea duen aditua" delako. Teresa Hualdek bidaiarien lurreko garraio-kontratuaren erregimenari buruzko monografia bat idatzi du, besteak beste.

LGBN Estatuko administrazioaren goi mailako organo bat da, eta bere eginkizuna da arau-garapenen eta baimenen aginduzko txostenak eta EBren argibideen transposizioak prestatzea, aholkularitza-lana egitea, kontratu-ereduak eta kontratazio baldintza orokorrak eta tarifa-erregimenak ezartzea.

Lurreko garraioan interesa daukaten arloen ordezkariak dira Lurreko Garraioaren Batzorde Nazionaleko kideak. Horien artean, garraiolarien enpresak, tren-enpresak, geltokiak eta erabiltzaileak daude, besteak beste, baita lurreko garraioari buruzko adituak, beren gaitasuna dela-eta izendatutakoak. Sustapen Ministerioak izendatu du Teresa Hualde irakaslea, bere gaitasunarengatik, LGBNko kide izan dadin bidaiarien garraioaren atalean.

Teresa Hualde Zuzenbide Zibileko irakaslea da 1995etik, eta katedradun izateko akreditatuta dago 2013tik. 2014-2015 ikasturtean zehar irakasgai hauek ematen ditu: Nafarroako Zuzenbide Zibila (Zuzenbidea eta EAZ lizentzitura bikoitzaren 6. ikasmailan), Zuzenbide Zibilaren eta Hastapenak eta Pertsonaren Zuzenbidea. Halaber, Abokatutzarako Sarrerako Masterrean artekaritza eta arbitrajeari buruz irakasten du. Gainera, Bitartekaritza zibila eta merkataritza bitartekaritza izeneko ikastaroa zuzentzen du.

Azken urteetan hainbat ikerketa-lan egin du, espezializazio alor batzuetan. Hasteko, gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak. Alor honetan aipatzekoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Pau et des Pays de L'Adour Unibertsitateak osatutako ikerketa-sare frantziar-espainiar baten zuzendaritza. Jarduera honen ondorioz, hainbat ikastaro eman du NUPen arbitrajeari eta bitartekaritza zibil eta merkataritza bitartekaritzari buruz (horietako batzuk Iruñeko Abokatuen Elkargoarekin batera), eta bi monografia elebidun espaniera-frantsesa argitaratu ditu gai horiei berei buruz "La Ley" argitaletxean.

Bigarren lan-eremu bat da Nafarroako Zuzenbide Zibila. Hualde irakasleak irakasgai hori ematen du Zuzenbide Graduko hainbat ikasmailatan, baita Zuzenbidea eta EAZ gradu bikoitzean ere. Gainera, hainbat argitalpen egin ditu, bakarka edo taldeka, familiaren eta ondorengotzaren gaietan, batez ere. Azken garaiotan kontsumoaren zuzenbide eta banku-kontratazioan aritu da, bi gai hauei buruz ari delako ikertzen gaur egun, bereziki bi gai zehatzetan: gehiegikeriazko banku-klausulak eta ageriko gordailu-kontratua.