Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2014-2015 ikasturterako irakasleak kontratatzeko bigarren lehiaketaren deialdia egin du. Deialdian irakaskuntzarako ordezko irakasle, irakasle laguntzaile doktore eta irakasle elkartu izateko18 lanpostu daude guztira. Eskaerak aurkezteko epea ostiral honetan, urriak 17, ireki da, eta heldu den urriaren 24an bukatuko da. Lehiaketara ateratzen diren lanpostu guztiei buruzko infomazioa, hau da, aurkezteko baldintzak, edo behar den dokumentazioa, NUPen web-orrialdea estekan dago ikusgai.

Lehiaketara ateratzen diren lanpostuen jakintza arloak honako hauek dira: Fisioterapia, Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa, Analisi Ekonomikoaren Hastapenak, Enpresen Kudeaketa, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea, Enpresen Antolamendua, Teknologia Elektronika, Matematika Aplikatua, Ingeniaritza Mekanikoa, Materialen Zientziak eta Ingeniaritza Metalurgikoa, Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza, Animalia Ekoizpena, Adierazpen Plastikoaren Didaktika, Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzaren Psikologia, Ingeniaritza Kimikoa, Soziologia eta Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak. Lanpostu guztiak Arrosadiko campusekoak dira, Iruñean jarduteko, Fisioterapiakoa izan ezik, hori Tuterako campusekoa baita. Gainera, zenbait lanpostutan beharrezkoa da hizkuntza gaitasuna euskaraz edo ingelesez.

Eskaerak Unibertsitateko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoei buruzko Legeak ezarritako prozeduren bidez. Eskabide- eta curriculum-ereduak Arrosadiko campuseko Administrazio eta Kudeaketako eraikinean daude eskuragarri, edo bestela NUPen web-orrialdean ere bai.