Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Oslé, Pintor, Fernández Carrasquilla eta Sánchez Corpas.

Ezkerretik eskuinera, Oslé, Pintor, Fernández Carrasquilla eta Sánchez Corpas.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak sei irakasle omendu ditu ikasturte honetan erretiroa hartuko dutelako. Unibertsitateko lau irakasle titular, Unibertsitate Eskolako katedradun bat eta Unibertsitate Eskolako irakasle titular bat dira.

Irakasleak Jesús Mª Pintor Borobia Irakaskuntza Antolatzeko errektoreordearekin bildu dira, eta errektoreordeak eskerrak eman dizkie Nafarroako Unibertsitate Publikoan hainbat urtez egindako lanagatik eta opari bat eman die.

Honako hauek dira erretiroa hartuko duten unibertsitateko lau irakasle titularrak: Javier Fernández Carrasquilla, Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Sailekoa; Sagrario Gómez Elvira, Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sailekoa; Camino Oslé Guerendiáin, Gizarte Laneko Sailekoa; eta Alberto Sánchez Corpas, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailekoa.

Erretiroa hartuko duelako irakaskuntza utziko duen Unibertsitate Eskolako katedraduna María Reyes Fiz Poveda da, Psikologia eta Pedagogia Sailekoa.

Azkenik, erretiroa hartuko duen Unibertsitate Eskolako irakasle titularra María Luisa Plaza Vera da, Osasun Zientzien Sailekoa.