Ezkerretik eskuinera, José Ramón Alfaro, Carmelo Puyo, Álvaro Casla eta Ion Esandi lehorgailuaren ondoan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi duten ingeniari batzuek sortutako enpresa batek gorputz lehorgailu bat diseinatu eta egin du. Lehorgailuaren bidez ur eta elektrizitate kontsumoa gutxitu nahi du eskuoihalak garbitzen eta lehortzen aurreztuko denaren bidez. NUPeko bi irakaslek laguntza eman dute proiektuan OTRI ikerketa proiektu baten bidez. Zehazki, José Ramón Alfaro eta Carmelo Puyo dira, Adierazpen Grafikoko irakasleak Tuterako Campusean.
Gorputz lehorgailuaren izena Valiryo da, eta Lifeak Jobs Accommodation enpresaren spin-ofaren bidez merkaturatuko da. NUPen ikasi duten bi ingeniarik sortu dute enpresa hori, eta I+G+b proiektuak garatzen ditu, desgaitasuna dutenen bizi kalitatea hobetzeko.
Produktu berria jada aurkeztu da ofizialki, eta 23 barreiatzaile ditu. Horien bidez oinetatik bururaino era homogeneoan lehortzen du hiru minutuan makurtu beharrik gabe. NUPeko irakasleek 2013an parte hartu zuten aholkularitza kontratu baten bidez, gorputz lehorgailuaren diseinua erakargarriagoa eta eraginkorragoa izatea lortzeko.
Proiektua garatu duten ingeniari guztiek Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi zuten. Alde batetik, Patxi Fabo eta Ion Esandi, Jobs Accommodationen sortzaileak, Telekomunikazio ingeniariak dira eta Enpresa Zientzietan diplomadunak. Gainerako kideak hauek dira: Álvaro Casla Industria Ingeniaritza Teknikoa, Mekanika espezialitatea, eta gorputz lehorgailuaren proiektuaren arduraduna; Andoni Jiménez (Industria Teknologietako Ingeniaritza); Maitane Itoiz (Informatika Ingeniaritza); Gabriela Bronte (Telekomunikazioko Ingeniari Teknikoa, Irudia eta Soinua espezialitatean); María Salsamendi (Industria Ingeniaria); eta Idoia Ilundáin (Telekomunikazioko Ingeniaritza Teknikoa, Irudia eta Soinua espezialitatean).
Harremana Unibertsitatearekin
Ez da lehenengo aldia Jobs Accommodationek teknologia garatzen duena NUPen parte-hartzearekin egiten ari diren proiektuetan. 2010an lan ibiltarietan aritzen direnen kokapena aurkitzeko sistema berri bat aurkeztu zuen Elkarkide Enplegu Zentro Bereziarekin. Desgaitasuna dutenei zuzendua zegoen sistema hori. Lan hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren diziplina anitzeko ikerketa lerro baten barnean zegoen, eta bere helburua zen desgaitasuna dutenen zerbitzuko teknologia garatzea, eta kasu honetan, hain zuzen, lanpostuetarako egokitzapen hobea ahalbidetzea.