Joan eduki nagusira

zoom Rafael Rodríguez Trías, TIIGMETeko zuzendari berria

Rafael Rodríguez Trías, TIIGMETeko zuzendari berria

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak Rafael Rodríguez Trías Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritzako Saileko irakaslea izendatu du Telekomunikazio eta industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) zuzendari, Ignacio R. Matías ordezkatzeko.

Rafael Rodríguez Trías (Iruñea, 1960) Fisika Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean (1983), non doktoretza ere lortu baitzuen, Fisika Teorikoko Sailean. NUPera irakasle elkartua izateko etorri zen (1993 - 2000), eta 2001etik irakasle titularra da Ingeniaritza Mekanikoko Saileko Materialen Zientzien Arloan. 2013. urtera arte, irakasle izatearekin batera, ikerketa talde bat zuzendu du, honako hau: Gainazalen eta Material Nanoegituratuen Ingeniaritzako ikerketa taldea, AIN zentro teknologikoan.

Bai irakaskuntzan, baita ikerketan ere, bere gai nagusia materialen teknologia izan da, batez ere honako prozesu hauek: gainazalen aldaketa, plasmaren bidezko tratamenduak, geruza meharren deposizioa, nanoegituraketa eta materialen funtzionalizazioa aplikazio mekaniko-tribologiko, biomediko, elektroniko eta optikoetarako.
TIIGMETeko zuzendari berriak eskolak ematen ditu Industria Teknologien Graduan eta Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterrean. 2 doktoretza tesi eta 17 masterraren amaierako lan eta ikasketen Amaierako Proiektu zuzendu ditu.

Rafael Rodríguez Trías CSIC-eko hainbat zentroren ohiko kolaboratzailea da (CENIM, ICMM, ICMSE), baita Espainiako hainbat unibertsitaterena (UCM, UPC, UZ) eta Europako hainbat unibertsitaterena (Imperial College London, Université de Poitiers, Uniiversità di Modena) ere. Ikerketa proiektuen ebaluatzailea izan da ANEP, CONICYT (Txile) eta Europako Batzorderako. 80 argitalpen baino gehiago ditu argitaratuak nazioarteko aldizkari zientifikoetan, eta 50etik gora txosten hainbat biltzarretan eta konferentziatan.

I+G Nazio Planaren 15 proiektutan baino gehiagotan hartu du parte, horien artean CONSOLIDER FUNCOAT izenekoan, eta Europako 20 proiektutan baino gehiagotan, baita industria enpresekin egindako 50 proiektutan baino gehiagotan, horien artean bi CENIT proiektu. Rodríguez Trías asmatzaile bezala agertzen da 5 patentetan, horietako bat europarra.

TIIGMETeko zuzendaritza

Honako hauek dira eskolako zuzendaritza taldea osatuko duten gainerakoak: Antonio Rodríguez García, Ingeniaritza Mekanikoaren Graduko zuzendariordea; Javier Goicoechea Fernández, Industria Teknologien Ingeniaritza Graduko zuzendariordea; Alfredo Ursúa Rubio, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Graduko zuzendariordea; José Ignacio Arana Navarro, Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza Graduko zuzendariordea (Tuterako campusa); Silvia Díaz Lucas, Telekomunikazio teknologien Graduko zuzendariordea; Miguel Pagola Barrio, Informatikako Ingeniaritza Graduko zuzendariordea; Jesús López Taberna, Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloaren zuzendariordea; eta Fernando Garde Iriarte, Eskolako idazkaria.