Joan eduki nagusira

zoom Ikasleak informazio saio batean.

Ikasleak informazio saio batean.

Graduko titulazioetako ia 7.000 ikaslek astelehen honetan, irailaren 8an, hasi dituzte 2014-15 ikasturteko eskolak Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lehen egun honetan, lehen ikasmailako ikasleei zuzendutako Harrera Egun bat egin da. Titulazioak eta Zerbitzuen Ataria (NireIkasgelategia ikaskuntzarako plataforma birtuala) aurkeztu dira, eta bisita gidatua egin da Liburutegira. Gainerako ikasleak eskola saioetara joan dira ohi bezala.

Jarduna goizeko 9:00etan hasi da Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 09. gelan Industria Teknologietako Ingeniaritzako, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko, eta Ingeniaritza Mekanikoko graduen aurkezpenarekin. Hortik aurrera eta hainbat saiotan titulazio guztien berri eman da, bai Arrosadiko campusean bai Tuterakoan eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikinean.

Ondoren, Gradu titulazioetako lehen ikasmailako ikasleak hainbat topaketatara bertaratu dira, eta horietan instituzioaren webguneko Zerbitzuen Atariari buruz eta NireIkasgelategia plataformari buruzko azalpenak jaso dituzte. Jardunaldia Liburutegiaren bisitaldi gidatu batekin bukatu da.

Bestalde, 11:00etatik 14:00etara etenik gabe, saio bat egin da Unibertsitatearen hainbat zerbitzu aurkezteko, hala nola Ikasleentzako Argibide Bulegoa, Kanpo Harremanak, Gizarte Ekintzarako Unitatea, eta Kultura eta Kiroletakoa. Informazioa eman da Arrosadiko campuseko 09. Gelaren ondoko gune batean, eta bertan estandak jarri dira eta Unibertsitateko Antzerki Taldeko kideek 2.0 mikroantzerkiko zenbait eszena antzeztu dituzte.
zoom 09 Ikasgelaren ondoan jarritako standetako bat.

09 Ikasgelaren ondoan jarritako standetako bat.


 
zoom Antzerki taldeak girotu du jardunaldia

Antzerki taldeak girotu du jardunaldia