Oraindik ere badago matrikula egiteko aukera "Jatorri genetikoko gaixotasun arraroak" izenburua duen udako ikastaroan. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du, eta Iruñean egingo da abuztuaren 25etik 29ra arte. GERNA eta RETINA gaixo-elkarteek finantzatu dute ikastaroa, eta Gaixotasun Arraroak Ikertzeko Erregistroen Espainiar Sareak (SpaniRDR), Gaixotasun Arraroen Espainiar Federazioak (FEDER), Burgosen dagoen Gaixotasun Arraroak dituzten Pertsonak eta Beren Familiak Artatzeko Estatuko Erreferentziako Zentroak (CREER) eta Nafarroako Gobernuak lagundu dute.
Matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdearen bidez egingo da (www.unavarra.es), eta hamar euro balio du. GERNAren bazkideentzat doakoa da. Ikastaro honetan parte-hartzea 1 ECTrekin baliokidetuko da, betiere parte-hartzaileek egiaztatzen badute programatutako irakastorduen % 90etara joan direla gutxienez ere.
Ikastaro honetan gaixotasun arraroak aztertuko dira oro har, eta bereziki jatorri genetikoa dutenak. Gaixotasun arraroekin lotutako alderdi guztiak dibulgazio asmoarekin aztertzea da helburua, gaixotasun horiek sortzen dituzten arazoen ikuspen orokor bat izateko.
Ikastaro honetan parte hartuko dute ukitutako hainbat arlotan adituak diren hizlariek: osasun politikak, osasun-sistema, gaixoen elkarteak, diagnostikoa, tratamenduak eta terapiak, ebaluazio pedagogikoa eta hezkuntza arloko erantzuna, desgaitasunaren eta mendekotasunaren balioespena, osasun erregistroak, gaixoen eta profesionalen esperientzia pertsonal batzuk, etab.
Ikastaro hau zuzendua dago gaixotasun arraroak dituzten gaixoek eta beren familiak dituzten arazoetan interesa duen eta arazo horiekin sentsibilizatuta dagoen edonori. Ikastaroaren programa esteka honetan dago: www.bitly.com/curso-enfermedades-raras.
Esther Vicente Cemborain doktoreak zuzenduko du ikastaroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko irakasle elkartua (Biokimika eta Biologia Molekularraren arloa) eta Nafarroako Gaixotasun Arraroen Populazio Erregistroaren (RERNA) Nafarroako Gaixotasun Arraroen Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuko (ISPLN) ikerketa-teknikaria da.