Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: drián Catón, Mikel Beriain, Francisco Alonso, Koldo Iribarren, Javier Fernández, Eduardo Martínez eta Adrián González

Ezkerretik eskuinera: drián Catón, Mikel Beriain, Francisco Alonso, Koldo Iribarren, Javier Fernández, Eduardo Martínez eta Adrián González

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi duten ikasleek sortutako Kunak enpresak Ekintzailea XXI saria irabazi du Nafarroan, eta Urrian gainerako autonomia erkidegoetako irabazleekin lehiatuko dira "la Caixa" erakundeak antolatzen du saria, eta horrekin batera Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ere ematen du, ENISAren bidez (Berikuntzarako Enpresa Nazionala), Espainiako ekintzailerik berritzaileenak saritzeko asmoz.

Kunak enpresak 2014ko saria irabazi du hasieretan dauden enpresentzako Ekin kategorian. Kategoria honetan negozio-ereduaren potentziala, merkatuaren tamaina eta ezaugarriak, berrikuntza gradua, talde sortzailearen konpromisoa et orain arte lortutako emaitzak balioesten dira.

Enpresak honek makinatik makinara (M2M), gailutik gailura komunikazioetako merkaturako produktuak diseinatzen ditu, haririk gabekoak. Enpresa honek sentsoreak erabiltzen ditu irisgarritasun zaileko lekuak, esaterako lurpeko kanalizazioak edo hiri-inguru konplexuak, monitorizatu eta kontrolatzeko.

"Gure ezaugarririk garrantzizkoena da irisgarritasun gutxiko lekuak monitorizatzeaz edo urrutitik kontrolatzeaz arduratzen garela -dio Kunak enpresako sortzaileetakoa den Javier Fernandezek-. Distantzia luzeak egin behar diren edo hainbat oztopo gainditu behar diren lekuak izan daitezke, eta abar, eta horretarako funtsezkoak dira energia-kontsumoa txikia izatea eta haririk gabe izanda urruti iristen dela. Gure gailuei merkatuko sentsore estandarrak jartzen ahal zaizkie, eta horrela bezeroari sentsoreek jasotzen dituzten datuen jarraipena eta kontrola berehala egiteko sistema osoa eskaintzen diogu, web-orrialdearen edo sakelako telefonoaren bidez".

"Irtenbide ona da, halaber, langile bat eramatea zaila edo garestia den tokietarako -azaldu du Mikel Beriainek-. Irudika ezazu, demagun, instalazio bat, non beharrezkoa baita pertsona bat joatea bi astean behin, arnes batekin, bateria bat aldatzera. Gure sistemarekin urteetan mantenduko instalazioa inor bidali gabe."

Kunak enpresaren produktuak azpiegitura eta ingeniaritza enpresei zuzentzen zaizkie, batez ere. Ekipo bat eta komunikazio sistema bat ematen zaizkie, interneteko zerbitzarira iritsi arte, non beren datuetarako sarrera baitaukate. "Minutu gutxi batzuetan ia ezagutza tekniko batere gabeko pertsona batek ekipoa konfiguratzen ahal du. Interfaz software erraz bati esker sentsoreak konektatzen eta konfiguratzen ahal ditu (sarrera eta irteera estandarrak erabiltzen ditugulako), eta informazio guztia eskura edukiko ditu".

Honako hauek dira Kunak enpresako kideak: Javier Fernández eta Francisco Alonso (sortzaileak), Mikel Beriain, Adrián Catón, Eduardo Martínez, Koldo Iribarren eta Adrián González. Denak dira NUPeko telekomunikazio-ingeniariak, Eduardo Martínez eta Adrián Gonzalezizan ezik; bi hauetati, lehena industria elektronikako ingeniari teknikoa da, eta bigarrenak laster egingo du Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza gradua.


Bost finalista


Ekintzailea XXI sariak Nafarroan Nafarroako Gobernuaren laguntza dauka, CEINen bidez (Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroa). Sariaren barrukoa da, baita ere, "la Caixa"ren laguntza eta networking programara sartzea, egonaldiekin Cambridgeko Unibertsitatean eta berrikuntzako nazioarteko zentroetan, eta 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin.

Nafarroan 21 enpresak hartu zuten parte sariketan, eta horietatik bost finalista izendatu zituzten. Bigarren postuan Recombina enpresa sailkatu zen. Hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko zientzialarien talde diziplinarteko batek sortu zuen ingeniaritza genetikoko enpresa bat da. Hirugarren Bioeder Technology enpresa sailaktu zen. Hau oinarri teknologikoa daukan nekazaritza elikagaien enpresa bat da; laugarren Vitale enpresa geratu zen, jardun fisikoaren preskrizpzio adimentsuaren web-plataforma bat; eta bosgarren Getting Robótica izan zen.

Aurreko 7 edizioetan Ekintzailea XXI sariek 175 enpresa-proiektu saritu dituzte, eta 3.000 enpresa baino gehiagok hartu dute parte.