Dagoeneko NUPen ikasten ari diren ikasleek irailean egin beharko dute 2014-15 ikasturteko matrikula, eta ez uztailean. Hau da datorren urteko matrikularako eta unibertsitatean sartzeko prozesuaren berrikuntza nagusietako bat. Beste berrikuntza bat da zenbait titulaziotan pasatzen dela seihilekoko bi matrikula izatetik urteko matrikula izatera.
Bigarren ikasmailetan eta hurrengoetan matrikulatu behar duten ikasleak berrikuntza hauei buruzko informazioa jasotzen ari dira Unibertsitatearen komunikaziorako barne-bideetatik, eta denek jasoko dute, abuztuaren bigarren hamabostaldian, mezu elektroniko bat matrikula egiteko aldez aurretiko zitarekin. Matrikula irailaren 1etik 5era, Matrikula unibertsitatearen web-orrialdearn bidez egingo da (www.unavarra.es), esandako aldez aurretiko zitaren egunean.
Zehatz esateko, honako gradu hauek aldatzen dira urteko matrikula bakarraren modalitatera: Haur Hezkuntzako irakaslea, Lehen Hezkuntzako Irakaslea, Gizarte Lana, Soziologia Aplikatua, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza, Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (Tuterako campusa), Erizaintza, Fisioterapia (Tutera), Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren eta Zuzenbidearen Gradu bikoitza.
Bere aldetik, datorren ikasturtean sehilekoko matrikula honako titulazio hauetan mantenduko da: Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Informatikako Ingeniaritza, Industria Teknologietako Ingeniaritza, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Ingeniaritza Mekanikoa.
Unibertsitatearen ikasketa planen seihilekoko egitura 2008an ezarri zen gradu titulazio guztietan. Sistema hau osatu zen sehileko osagarriak deitzen zirenekin, hau da, gradu bakoitzaren lehen lau sehilekoen irakasgaiak aldi berean eskaintzen dira, bai udazkenekoan eta baita udaberrikoan ere. Lehen lau seihilekoen bikoizketa honek bidea eman du irakasgai bat gainditzen ez duten ikasleek hurrengo seihilekoan egin dezaten, berriz hasten diren irakaskuntzarekin bateragarria den ordutegi batean.
Seihilekoko matrikularen sistemak eta seihileko osagarrien sistemak lortu nahi dute ikasleen denbora-aurrerapena erraztea ikasketa planeko lehen aldian, titulazioaren iraupenaren batez besteko denbora Unibertsitateak aurreikusten dituen adierazleekin bat etorrarazteko helburuarekin. Errendimendu akademikoaren eta ikasleen aurrerapenaren analisi baten ondoren, atera den ondorioa izan da zenbait gradutan, lehen lau seihilekoko eskaintzaren aldiberekotasun hori ez dela hain beharrezkoa, eta erabaki da berriz ez eskaintzea, Unibertsitatearen baliabideak arrazoiz erabiltze aldera.
Ikasle berriek uztailean egingo dute matrikula
Ikasle berriei dagokienez, ez dago aldaketa handirik matrikula egunean, uztailean egingo baita, lehenagoko urteetan bezala. Horrela, aurreinskripzioan onartuak izan direnen lehen zerrendako ikasleek uztailaren 16tik aurrera egiten ahalko dute matrikula. Prozesua titulazioen arabera antolatzen da, eta horrela, uztailaren 16ko 9:00etatik uztailaren 17ko 9:00etara Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleak, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Mailako Eskolako ikasleak eta Osasun Zientzien Fakultateko ikasleak matrikulatuko dira.
Beren aldetik, uztailaren 17ko 9:00etatik uztailaren 18ko 9:00etara, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleak, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoak eta Zientzia Juridikoen Fakultatekoak matrikulatuko dira.
Aurreinskripzioan onartutakoen lehen zerrenda datorren uztailaren 4an argitaratuko da, eta Unibertsitatearen web-orrialdean eta Iruñeko Arrosadiko campuseko ikasgelategian egongo da ikusgai. Zerrenda honetan onartuta izan diren eta matrikula uztailaren 16tik 18ra egiten ahal duten ikasleak egongo dira. Itxaron-zerrendak eta beren zenbakia ere ikusgai egongo dira, onartuen zerrenda berriak egiteko. Egutegi osoa Unibertsitateko webgunean dago ikusgai.