Ezkerretik eskuinera, Ignacio Matías, Lucía Beloqui, Iñaki Morcillo, Diego Herrero, Francisco Javier Urdiales Huarte-Mendicoa eta Ignacio Ardaiz
Ignacio Ardaiz Usozek Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2012-2013 ikasturteko Industria Ingeniaritzako Ikasketen Amaierako Proiektu Onenari Saria jaso du, medikuntzarako biosentsorei buruzko lan bati esker. Sari honek, urte honetan XII. edizioa bete du, eta Unibertsitateko Industria Ingeniarien Elkargoko Katedrak deitu du. María Beloqui Larumbek lehen akzesita jaso du, Diego Herrero Martínezek bigarrena, eta bi proiektuak energia berriztagarriei buruzkoak izan dira.
Hiru ingeniariek ekainaren 19an jaso zituzten beren sariak, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (NIIEO) egoitzan egin zen ekitaldi batean. Ekitaldian egon ziren Iñaki Morcillo Irastorza, Nafarroako Gobernuaren Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia; Francisco Javier Urdiales Huarte-Mendicoa, Industria ingeniarien Elkargoko Gobernu Batzordeko idazkaria; eta Ignacio Matías Maestro, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria.
Ignacio Ardaiz Usozek (Iruñea, 1988) Industria Ingeniaritzako titulua erdietsi zuen 2013. urtean “Zuntz optikoko aptasentsoreen garapena” izeneko proiketu bati esker, zeinak Ohorezko Matrikula kalifikazioa erdietsi baitzuen. Aptasentsoreak dira biosentsoreak edo substantzia biologikoak detektatzen dituzten gailuak, esaterako, enzima bat; eta, besteak beste, berrerabiltzeko abantaila dute, eta horrek kostuan aurreztea dakar. Sariaren epaimahaiaren ustez, zeinak proiektua "berritzaile" gisa kalifikatu baitu, ikerketa honek "gaixotasunak azkarrago diagnostikatzen lagun dezake". Izan ere, ingeniari honek, egun MTorres enpresarentzan Dorren (Nafarroa) lan egiten duenak, aptasentsoreak aplikatu zituen azkar diagnostikatzeko tronbosia eta sepsis edo septizemia. Proiektu honen emaitzak, egileari sariaren 2.000 euroak jasotzea ekarri diotenak, nazioarteko biltzar batean aurkeztu ziren Estatu Batuetan.
Itsas energia eta parke eolikoak itsasoan
Bestalde, María Beloqui Larumbek (Iruñea, 1989) bere ikasketen amaierako proiektua itsas energiarantz bideratu zuen. Izan ere, energia berriztagarrien artetik, “oraindik heldu gabeko” sektore bat da, epaimahaiaren ustez, eta lanean garatutako tresnak (uhinen energiaren xurgagailu bat diseinatzeko algoritmo bat) “aplikagarritasun handia dauka eta egun erabiltzen jarraitzen dute” CIEMAT (Centro de Investigaciones Energiaren, ingurumenaren eta Teknologiaren Ikerketa Zentroan). Gainera, ekarpena egin zuen Danimarkan egin zen nazioarteko biltzar batean. Lehen akzesitak 1.000 euro eman dizkio Bartzelonan HP (Hewlett-Packard) enpresan lan egiten duen industria ingeniari honi. María Beloquik ezin izan zuen saria emateko ekitaldira etorri, eta bere ahizpa Lucíak jaso zuen saria.
Azkenik, Diego Herrero Martínez (Tutera 1989), 1.000 euro jaso dituenak bigarren akzesitagatik, zuntz optikoko sentsoreak garatu ditu, “off-shore” (itsasoan) jarrita dauden parke eolikoetako aerosorgailuen korrosioa monitorizatzeko, eta horrek, epaimahaiaren iritziz, “eragin handia izan dezake energia berriztagarrien sektorean”. Sektoreko enpresek interesa agertu dute lan honetan, zeren, epaimahaiaren aktan adierazitakoarekin bat, " ‘off-shore’ sorkuntzaren esparruan daukan aplikatzeko ahalmena balioesten dute", eta hori etorkizuneko lerro estrategikoetako bat baita". Gaur egun, Diego Herrero ingeniaria da Tuterako Faurecia enpresan.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Franco Garro, NIIEOko Idazkaritza Teknikoko kidea, buru izan dena, Miguel Iriberri Vega dekanoaren eskuordetzaren bidez; Gurutze Pérez Artieda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniarien Elkargoko Katedraren zuzendaria, idazkaria; Carlos Salvatierra Macua, NIIEOko Gobernu Batzordearen kontu-hartzailea; eta Ion Ander Bordonaba Amatriain eta Daniel Ordoqui Floristán NIIEOko Gobernu Batzordearen kideak.