Joan eduki nagusira

zoom Salvador Barberá

Salvador Barberá

Salvador Barberá, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia katedraduna, aitabitxia izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo den ekitaldi batean, 51 doktore inbestitzeko. Ekitaldia datorren ekainaren 10ean izango da, asteartean, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, 19:30ean. Unibertsitateko errektore Julio Lafuente izango da ekitaldiko burua, eta bertan doktoretzako aparteko sariak banatuko dira.

Salvador Barberá Ekonomian doktorea da Northwesterngo Unibertsitatean (1975), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia katedraduna eta Espainako Ekonomiako Elkarteko burua. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Politika Zientifiko eta Teknologikoaren idazkari nagusia izan zen (2004-2006) eta Institució Catalana de Recerca y Estudis Avançats fundazioko lehen zuzendaria (2000-2004). Econometric Societyko Fellow da (1988), Narcís Monturiol Domina jaso du, eta 2010ean Pascual Madoz Ikerketa sari Nazionala jaso zuen, zuzenbidea eta ekonomia zientziaren arloan.

Bere ibilibidean zehar, ekarpen handiak egin dizkio ekonomia publikoari. Izan ere, diziplina honetan nazioarteko liderretako bat da, Espainian instituzio akademikoak eraikitzen egindako lanarengatik, etorkizuneko ekonomialarien belaunaldiek arrakasta eduki dezaten beharrezkoak diren oinarriak jarri dituelako.

Ekonomia publikoaren barruan, bere ikerketaren gune nagusia izan da mekanismo politiko eta ekonomikoen diseinuaren azterketa, eta bereziki erabaki kolektiboak hartzeko garaian parte hartzen duten eragileak behar bezala sustatzera bideratutako prozedurak. Hori horrela, aditu ezaguna da gizarte-hautaketaren teorian, boto-metodoen analisian eta konstituzio-diseinuan.