Joan eduki nagusira

zoom David Etayo Salinas

David Etayo Salinas

Objektu batzuk ezin ditugu ikusi ikusgai dagoenaren barrutian. Bai, ordea, terahertzaren (THz) luzera darabilten irudi-sistemen bidez. Barruti horretan, esate baterako gorputz arrotz bat hauteman dezakegu arropan ezkutatua, baina baita zein materialez osatua dagoen jakin ere. David Etayo telekomunikazio ingeniaria da eta doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta eztanda-osagaiak identifikatu ditu, ez soilik bere egoera puruan, baizik eta, lehenengo aldiz, eztanda gertatu ondoren ere bai. Horrez gainera, terahertzek nekazaritzan eta elikagai industrian dituzten beste aplikazio batzuetan lan egin du.

David Etayo Salinas, telekomunikazio ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta “New developments in the THz field for imaging applications” (Garapen berriak terahertzen eremuan irudi aplikazioetarako. Ramón Gonzalo Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko katedradunak zuzendu du bere ikerketa lana, eta bikain kalifikazioa lortu du.

Material bat ezaugarritzea (identifikatzea) bere ezaugarriak ezagutzea da, halako eran non, geroago, substantzia hori detektagailu batek aztertzen duenean, detektagailuak esango baitu zer den. Ikertzaile honek azaldu duenez, "urrats bat gehiago eman dugu irudi sisteman: Objektu bat dagoela hautemateaz gain, hainbat material ezaugarritu ditugu, Terahertzen barrutian nola erreakzionatzen duten jakiteko. Lehergaiak ezaugarritu ditugu, eta, lehenengo aldiz, meategiko sutautsa. Material hori erabili zuten, esate baterako, Martxoaren 11ko erasoetan". Beste material batzuk ere ezaugarritu ditu, hala nola trilita, hexogenoa eta pentrita.

zoom Ur hautematearen irudia mahatsondo hostoetan. Hostoan ur gehien duten aldeak, bigarren mailako, esate baterako, nerbio sekundarioak, nerbio nagusia eta pezioloak horixka berdekarak dira.

Ur hautematearen irudia mahatsondo hostoetan. Hostoan ur gehien duten aldeak, bigarren mailako, esate baterako, nerbio sekundarioak, nerbio nagusia eta pezioloak horixka berdekarak dira.

Jada detonatutako lehergaiak ezaugarritzea izan da doktoretza tesiaren lorpenetako bat. "Lehergaiak laborategian duten itxuran, egin berritan, seguruak direnean, ezaugarritzea da ohikoa, baina eraso baten ondoren, esaterako, hondar batzuk geratzen dira bakarrik, eta jatorrizko materialen oso desberdinak dira".

Bere ikerketa egin bitartean, eta Guardia Civilarekin lankidetzan, laginak hartu ziren detonazioaren aurretik eta ondoren. Horrez gainera, materialak hainbat formatan ezaugarritu ziren, hala nola, lehergai hutsa, merkataritzako lehergaia eta etxean egindako lehergaia. Horrela lehergaiaren laginen kantitate txikiak, 5 miligramotik 10 miligramora arte, hauteman dira. Hainbat lehergaien nahasketak ere aztertu ziren, eta kasu guztietan osagai bakoitza identifikatzea lortu zen.

"Detonazio baten hondarrak lagin gisa erabilita berehala jakin dezakegu zein lehergai mota detonatu den. Azkenean, prozesu kimiko bat da, hasierako produktua aldatzen duena, baina onena da, bai egoera puruan, bai detonatuan, terahertzaren barrutian ezaugarritu eta zehaztu daitekeela, eta zer den jakin". Teknologia honen erabilpenak lehergaiak indargabetzeko erabiltzen diren robot-beldarrei sistema horiek jartzeko aukera eman lezake, halako eran non lehergaia hautemango bailukete.


Hainbat aplikazio


Terahertzen teknologiak nekazaritzaren eta elikagaien industriaren esparruetan dituen aplikazioetan oinarritu zen tesiaren beste parte bat. Lehenengo kasuan mahatsondoekin lan egin zen, Terahertzek berehala hautematen baitute laginak daukan ur edukia: "Begi hutsez aldaketarik hautematen ez bada ere, mahatsondo hosto baten irudia terahertzetan aztertzen baduzu, oso ongi ikusten da nola aldatzen den ur edukia egunez egun. Horrela landareak gehiago kontrolatzen dira, arrisku kostua jaisten da, ardoaren kalitatea hobetu daiteke, etab."

Elikagai industriari dagokionez, txorizo ekoizle batekin lan egin zen. Batetik, produktuak lehortze prozesuan zeukan ur kantitatea neurtu zen. Horri esker txorizoari ontzeko zenbat denbora geratzen zaion kalkulatzen da. "Terahertzen teknologiak daukan ona da ez dela suntsitzailea; ez da txorizoa hautsi behar neurketa egiteko, baizik eta nahikoa da sentsorea produktura hurbiltzea", azaldu du David Etayok. Horrez gainera, xerretan zatitutako txorizoaren ekoizpen katean geratu diren hondar edo gorpu arrotzak hautemateko sistemaren erabilera da aurkitu duten aplikazio zuzenena.

Azkenik, lana egin bitartean banda bikoitzeko sistema bat diseinatu zen. Sistema horrek bi frekuentzia maila desberdin (infragorria eta terahertza) neurri bakar batean konbinatzeko aukera ematen du, ezkutuan dauden objektuak hautemateko. Espektro elektromagnetikoaren barnean, Terahertzaren erradiazioa mikrouhinen eta infragorriaren artean dago. Infragorriaren barrutiak frekuentzia handiago batean lan egiten du, eta bereizmena, irudiaren kalitate handiagoa ematen du. Terahertzaren zatia, berriz, materialak identifikatzeko eta ezaugarritzeko erabiltzen da. “Detektagailu bakar batek aldi berean irudiaren bereizmena eta materialaren identifikazioa ematea da ideia —esan du ikertzaile batek—. Tesi honetan detektagailu bat diseinatu eta egin dugu, neurketa hori egiteko modua ematen diguna. Horrez gainera, Fresnelen zonen erabileraren bidez, infragorriaren bandan irabazia handitzea lortu dugu.

David Etayo Salinasek Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin zituen bere unibertsitate eta doktoretza ikasketak, eta han eskolak eman ditu Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Graduko irakasgaietan. Ikertzaile prestakuntza egin bitartean, egonaldi bat egin zuen Siegeneko Unibertsitatean (Alemania), Institute for High Frecuency Technology and Quantum Electronics-en. Hamabost bat biltzar eta konferentziatan parte hartu du, eta dozena erdi bat zientzia-artikuluren egilekidea da.