Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2014-15 ikasturtean emango dituen master, aditu, diplomadun edo espezialistaren 13 Titulu Berekietan izena emateko epea ireki du. NUPeko Gobernu Kontseiluak onetsitako eskaintzan hiru titulu bereki berri daude: Erizaintza Onkologikoko Zainketetan Aditua, Osasun Zuzenbidean Espezialista eta Logistika - Hornidura Katearen Kudeaketan Aditua. Edukiari, matrikulatzeko epeari edo eskolak hasten diren egunari buruzko informazio guztiak hemen daude ikusgai: www.unavarra.es.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu berekien prestakuntza-eskaintzak bi helburu ditu: batetik, unibertsitateko tituludunen eta gazte profesionalen gaitasunak eta trebetasunak bultzatzea lan merkatuan sartzeko edo beren titulazioari egokitutako lanpostua edukitzeko; eta bestetik, enpresek eta administrazioek beren beharretara egokitutako pertsonal kualifikatua edukitzea.
Aipatu ditugun bi tituluez landa, honako hauek dira 2014-15 ikasturtean eskaintzen diren titulu berekiak: Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzendaritzan, Masterra Nazioarteko Merkataritzan-Master of International Trade, Aditua Banku Zuzendaritzan eta Finantzetan, Diplomaduna Esku-hartze Sozialean Ijito Komunitatearekin, Espezialista Nafarroako Zuzenbide Pribatuan, Aditua Diseinu Tresnetan: CAD/PLM, Aditua Generoan, Aditua Immigrazioan eta Esku-hartze Sozialean, Aditua Erlijio Katolikoan eta Kulturan eta Aditua Gizarte Lanean Espezializatutako Ikerketan.
Ordainketa zatikatua eta deskontuak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak heldu den ikasturtean emango dituen titulu berekietan izena ematea online egin behar da web-orrialdearen bidez; eta unibertsitate komunitateko kideei % 10eko deskontua egingo zaie matrikula egiten duten unean. Gainera, Unibertsitateak inskripzioko kostua zatituta ordaintzeko aukera ematen du, eta hainbat entitaterekin hitzarmenak ditu maileguak baldintza berezietan jasotzeko.