Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2014-15 ikasturterako irakasleak kontratatzeko lehen lehiaketaren deialdia egin du. Deialdian 40 lanpostu daude, irakaskuntzarako ordezko irakaslea, irakasle laguntzaile doktorea eta irakasle elkartua izateko. Eskaerak aurkezteko epea astelehen honetan ireki da eta maiatzaren 19an bukatuko da. Lehiaketara ateratzen diren lanpostu guztiei buruzko infomazioa, hau da, baldintzak, edo behar den dokumentazioan, NUPenkontrataziorako web-orrialdea estekan dago ikusgai.
Lehiaketara ateratzen diren lanpostuen jakintza-arloak honako hauek dira: Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Telematikoa, Biologia eta Biokimika Molekularra, Hezkuntza Fisikoa eta Kirol Hezkuntza, Fisioterapia, Finantza Zuzenbidea eta Zerga Zuzenbidea, Erakunde Ekonomikoen Historia, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Ingeles Filologia, Fisika Aplikatua, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea, Enpresen Antolamendua, Ingeniaritza Elektrikoa, Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, Materialen Zientziak eta Ingeniaritza Metalurgikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Landare Ekoizpena, Didaktika eta Eskola Antolamendua, Kimika Organikoa, Soziologia eta Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.
Eskaerak Unibertsitateko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoei buruzko Legeak ezarritako prozeduren bidez. Eskabide- eta curriculum-ereduak Arrosadiko Campuseko Administrazio eta Kudeaketako eraikinean daude eskuragarri, baita NUPen web-orrialdean ere.