Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Geografia eta Historia Sailak argitaratzen duen Huarte de San Juan aldizkariaren azken alean dosier luze bat dago Inkisizioaren zeregina Nafarroan aztergai duena. Aldizkariaren azken alea, 20.a, Academica-e online erakunde biltegian dago. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Liburutegiak kudeatzen du biltegia. Huarte de San Juan aldizkaria ez da jadanik paperean argitaratzen, eta soilik formatu elektronikoan eta sarrera irekian irakur daiteke.

Ángel García-Sanz Marcotegui Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak koordinatzen du aldizkaria, eta bertan dauden lanek Ofizio Santua aztertzeko dokumentu-iturriak aztertzen dituzte, bereziki Inkisizioa Nafarroan aztergai dutenak. Zehazki, Ignacio Panizo Santosen lan batek hasiera ematen dio lanari. Lanaren izenburua hau da: "Dokumentu-iturriak Ofizio Santuaren jarduera prozesala aztertzeko: Nafarroako Inkisizio Auzitegia". Ignacio Panizok aldizkariaren 20. alea koordinatu du, eta Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, artxibozain-paleografoa École Nationale des Chartes-en eta Estatuko Artxibozainen Kidego Teknikoko kidea, lanpostua Artxibo Historiko Nazionalean daukana (Inkisizioaren atala).
Bartolome Carranzakoa artzapezpikuak Inskisizioari egindako kritika eta Ofizio Santuaren erreakzioa; Tuterako Udal Artxiboan Inkisizioari buruz aurkitutako dokumentu-iturriak; edo Nafarroako Inkisizioaren Auzitegiak 1520an Martín López ezkutuan judaismoa praktikatzen zuen gizabanakoaren aurka hasitako fede prozesua dira hainbat ikertzaileren azterketen bidez egindako beste gai batzuk. Azkenik, Gustav Henningsen-en lan bat ere badago. Lan horrek erakusten du nola Logroñoko Inkisizioaren Auzitegiak, Torricellik presio atmosferikoa aurkitu eta handik 22 urtera, aurrea hartu zion Torricelliren esperimentuari 1621ean, emakume euskaldun baten aurka hasitako auzi batean.

Beste bi azterketak osatzen dute Huarte de San Juan aldizkaria. Péter Molnárrek sinatua da lehenengoa eta gai hau aztertzen du: futbolaren fenomeno “exotikoa” euskal nazionalismo kulturalean. Bigarren lanaren izenburua “Zientzia kognitiboak: gaur egungo erronka gizarte-zientzien esparruan” da, eta Constancio Castro Aguirre da egilea.