Joan eduki nagusira

zoom Iván Benito Peñalver

Iván Benito Peñalver

Iván Benito Peñalverrek, Biologian eta Biokimikan lizentziadunak, neurtu egin ditu, bere tesian, dieta osagarridunekin elikatzeak eduki litzakeen eragin onuragarriak ondeste-koloneko minbiziari, eta bere garapenarekin lotutako beste hainbat gaitzi, aurrea hartzeko. Ikerketa egiteko, APC genean mutazioa daukaten saguak erabili ditu. Gen honek tumoreak deuseztatzen ditu, eta galduz gero hondeste-tumoreak berez garatzen dira.

Iván Benitoren tesiaren izenburua honako hau da: “Efecto de una dieta suplementada con microcápsulas de probióticos y quercetina en ratones APCMin/+”. eta NUPeko Natura Ingurunearen Zientzien Saileko Florencio Marzo Pérezek, zoologiako katedradunak, eta Francisco C. Ibañez Moyak, nutrizio eta bromatologiako irakasle titularrak zuzendu dute. Tesiak kalifikaziorik onena lortu du: Bikain cum laude.

Sedentarismoa, eta bereziki, koipean aberatsa den dieta, ondeste-koloneko minbizia garatzeko arriskua handiagotzen diren faktoreak dira. Iván Benitok azaltzen duenez, ikerketa epidemiologikoetan ikusi da barazkietan eta ehunetan aberatsak diren dietek gaixotasunaren intzidentzia gutxiagotzen dutela. "Dietaz gain, hestean dauden mikroorganismoek ere paper garrantzitsua daukate hestearen osasunean. Hori horrela, landare-jatorrizko konposatuak eta probiotikoak emateak (hau da, jogurta edo kefirra bezalako elikagaietan dauden mikroorganismo biziak) ondorio onugarriak eduki litzake”.

Zehatz esateko, Iván Benitok saguei landareetan dagoen konposatu natural baten (kertzetina) eta Bifidobacterium bifidum eta Lactobacillus gasseri probiotikoen mikrokapsulak eman zizkien.

"Animaliei dieta osagarridunekin elikatzeak —diosku ikerketaren egileak— eragin onuragarria dauka ondeste-koloneko minbiziak dakarren gorputz-pisuaren galeraren aurrean, hesteko lesioen garapena eta hesteetako odol-jarioa murrizten ditu, eta tumorearen garapenean nahastuta dauden geneen adierazpena aldaratzen du". Ikerketak iradokitzen du ezen "dietak osatzea probiotikoekin, bakarrik edo kertzetinarekin batera, komenigarria izan liteke ondeste-koloneko minbiziari aurrea hartzeko".

Iván Benito Peñalver Biologian eta Biokimikan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bere ikerketa arloarekin zerikusirik zeukaten hainbat nazioko eta nazioarteko biltzarretan parte hartu izan du.