Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zortzi titulazioetako 428 ikaslek ospatu zuten, joan den ostiralean, martxoaren 28an, graduazio ekitaldia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ekitaldia Unibertsitateko kiroldegian izan zen, eta 3.000 pertsona baino gehiago joan ziren, graduatutako ikasleez gain, senideak eta adiskideak ere joan zirelako.
Ekitaldi honetara ikasle gehien eraman zuen gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzaren Gradua izan da, gradu horretako 120 ikasle joan zirelako. Alde horretatik, ondoren dator Ingeniaritza Mekanikoaren Gradua (68), Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Gradua (63), Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren Gradua (47) eta Informatika Ingeniaritzan Gradua (30). Gainera, eskola honetako titulazio zaharretako 61 ikasle ere graduatu ziren, Zehatz esanda, 61 industria ingeniarik, 36 informatikako ingeniarik eta 3 telekomunikazio ingeniarik amaitu zituzten beren ikasketak.
Alfonso Carlosena García ikerketako errektoreordea izan zen ekitaldiko burua, eta harekin egon ziren Ignacio Matías Maestro, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria, eta Javier del Río Casado, Cinfa enpresako zuzendaria eta promozioaren aitabitxia. Honako hauek izan ziren ikasleen ohiko hitzaldia eman zutenak: Claudia Moya Las Heras, Marcos Barrado Zabalza, José Félix Aicua Aicua eta Julen Elorz Garde.
Programaren barruan, 2012-13 ikasturteko aparteko sariak banatu zitzaizkien ikasleei. Honako hauek izan ziren saridunak: Yuri Murillo Mange (telekomunikazio ingeniaria), Igor Trébol Araiz (informatika ingeniaria), Alberto Berrueta Irigoyen (industria ingeniaria), Iñaki Oroz Astrain (industria ingeniari teknikoa, mekanikako espezialitatea), Alain Chas Arizcuren (telekomunikazio ingeniari teknikoa, soinua eta irudia espezialitatea), eta Marina Osés Merino (kudeaketa informatikoko ingeniari teknikoa).