Joan eduki nagusira

zoom Fisioterapia instalazioetara aurreko urtean egindako bisitaren irudi bat.

Fisioterapia instalazioetara aurreko urtean egindako bisitaren irudi bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak larunbat honetan, martxoaren 29an, egingo du lehenengo Ateak Zabaltzeko Eguna. Aurten halako hiru egun izango dira. Tuterako campusean egongo dira, goizeko ordutegian, jendearentzat zabalik dauden informazio-saioak, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua eta Fisioterapia Graduei buruzkoak. Hurrengo bi egunak Iruñeko campusean izango dira, larunbatean ere, apirilaren 5 eta 12an. Egun hauek hurrengo 2014-15 ikasturtean, unibertsitatean sartu nahi duten Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta daude.

Tuterako campuseko Ateak Zabaltzeko Eguna 11:00etan hasiko da, Tarazona etorbidea, z/g helbidean, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua Graduaren aurkezpenarekin. Pixka bat geroago, 12:30ean, Fisioterapia Gradua aurkezteko saioa egingo da.

Ateak Zabaltzeko Egunak ikasleei eta gurasoei zuzentzen zaizkie, eta ikastegien eta titulazioen arabera antolatzen dira. Programaren barruan informazio-hitzaldiak eta Tuterako campuseko unibertsitateko instalazioetara bisitak daude, batez ere laborategietako eta lantegietako bisitak.


Iruñeko egunak


Bigarren eguna apirilaren 5ean izango da, Iruñeko campusean. Egun horretan titulazio hauei buruzko informazio-saioak izango dira: Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako titulazioei buruz (Erizaintza eta Fisioterapia), Zientzia Juridikoen Fakultateko titulazioei buruz (Zuzenbidea, Zuzenbide eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza eta Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoei buruz (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Lana eta Soziologia Aplikatua) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoei buruz (Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako nazioarteko programa elebidunak, eta Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitz eta elebiduna).

Azken eguna apirilaren 12a, larunbata, izango da. Informazio-saioak titulazio hauei buruz izango dira: Nekazaritza Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko graduei buruz (Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntza Gradua eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza Gradua), eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoei buruz (Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoaren Diseinua, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza eta Ingeniaritza Informatikoa).

Iruñeko campuseko bisitan, laborategiak eta lantegiak erakusteaz gainera (ingeniaritzetako eta osasun arloko karreren kasuetan), unibertsitateko gainerako instalazioak ere erakutsiko dira (liburutegia, errektoretza...). Halaber, horretarako interesa daukatenek kirol instalazioak eta Urkiak Unibertsitate Egoitza ikusteko aukera ere izango dute.


Inskripzioa ekainean egingo da


2014-2015 ikasturtean Gradu ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi nahi dituztenek ekainean egin beharko dute aurreinskripzioa. Ikasleen Interneten bidez egin behar dute inskripzioa NUPen webean, eta egin nahi dituzten gradua edo graduak idatzi beharko dituzte, gehienez ere lau, lehentasun ordenaren arabera. Onartuen zerrendak uztail hasieran jarriko dira jendaurrean, eta, hil horren erdialdera, ohiz kanpoko inskripzio epe bat irekiko da, hutsik geratu diren ikaspostuak betetzeko.