Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) 62 ikaslek guztira parte hartu zuen graduazio ekitaldian. Ekitaldia joan den ostiralean, martxoaren 21ean, egin zen Fernando Remacha Aretoan. Ekitaldiaren buru izan ziren Paloma Vírseda Ikasleen Gaietarako eta Enpleguko errektoreordea, Alberto Enrique NIGMETeko zuzendaria, eta promozioko amabitxia, María González de Audicana irakaslea.
Ikasketen amaierako ekitaldian parte hartu zuten ikasleak Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko lehen promoziokoak (39), Nekazaritza Ingeniaritzako ikasketetako XXI. promoziokoak (22) eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradura Egokitzeko Ikastaroko lehen promoziokoak (1) dira.
Ekitaldi honetan, halaber, 2012-13 ikasturteko Aparteko Sariak jaso zituzten Imanol Zabaleta Altuna Nekazaritza Ingeniaritzako titulazio zaharreko ikasleak, eta Ainara Pérez de Urabayen García Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza eta Elikadura Industriak espezialitateko ikasleak.
Ekitaldia segizio akademikoaren sarrerarekin hasi zen. Hitza hartzen lehenbizikoak izan ziren Carolina Rodríguez, Teresa Martínez eta Beñat Granados, ikasleen ohiko hitzaldia egiteaz arduratu baitziren beraiek. Ondoren, María González de Audicana, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko irakasle eta promozioko amabitxia, eta Alberto Enrique, Eskolako zuzendaria, mintzatu ziren. Graduatutako ikasleei diplomak banatu ondoren, Paloma Vírseda errektoreordeak amaiera eman zion ekitaldiari.