Joan eduki nagusira

zoom Javier Pozueta Agrobioteknologia Institutuko instalazioetan.

Javier Pozueta Agrobioteknologia Institutuko instalazioetan.

Javier Pozueta Romero, Agrobioteknologia Institutuko ikertzailea (IdAB zentro mistoa, zeinaren titularrak CSCI, NUP eta Nafarroako Gobernua baitira), Plant Cell Physiology Japoniako Landare Fisiologiaren Elkartearen aldizkari ofizialaren argitalpen kontseiluko aholkularia izendatu dute. Pozueta irakaslea IdABeko Karbohidratoen Metabolismoa ikerketa taldeko arduraduna da.

Plant Cell Physiology landaren biologiaren alorrean oihartzun eta garrantzirik handienetakoa daukan aldizkaria da. Javier Pozueta espainarra da argitalpen kontseiluko aholkularien artean. Besteak honela banatzen dira: 10 zientzialari europar, 2 iparramerikar eta 2 kanadiar.

Javier Pozueta Biologian lizentziaduna da (1987, Malagako Unibertsitatea) eta Bilogian doktorea (1992, Nagoya University, Japonia). Graduondoko ikertzailearen prestakuntza Estrasburgoko landareen biologia molekularreko institutuan (1992-1996) eta Valentziakoan (1996-1998). Ikertzailea den aldetik, bere interesguneak honako hauek dira: biologia molekularra, karbohidratoen biokimika eta fisiologia, bereziki almidoiaren metabolismoa landareetan eta glukogenoarena bakterioetan; hau da, almidoi eduki handia daukaten landare-barietateak lortzea (patata, artoa, garagarra), biomaterialak eta bioetanol sortzeko. Halaber, mikrobioen eta landareen arteko elkarreragina ikertzen ari da, baita landareetako almidoi-edukia handiagoa izatearen alde egiten duten gaien identifikazioa ere.

Oihartzun handiko aldizkari zientifikoetan argitaratutako 80 artikulu baino gehiagoren egilea eta ko-egilea da, eta 12 patente egin ditu. 7 doktoretza tesi zuzendu ditu, eta garrantziko 15 aldizkari zientifikoetan berraztertzaile aritzen da. Hizlari gonbidatua izan da hogeita hamarren baten hitzaldietan, eta ehun komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu beste horrenbeste nazioarteko sinposioetan. Hiru urteko iraupena eduki duen Europako proiektu baten ikertzaile koordinatzailea izan da, Ikerketa eta Garapenerako Plan Nazionalak finantzatu dituen lau ikerketa proiektutan parte hartu izan du, baita eskualdeko 6 proiektutan eta enpresa pribatuekin egindako beste 7 proiektutan ere.

Honako hauek dira bere ikertzaile-ibilbidean jasotako sari eta aipamen berezi batzuk: 2005eko artikulurik onenaren saria, Baratze-zientzietako Amerikako Elkarteak emanda; 2008ko "Cadena Ser" saria, zientzia-transferentzia eta teknologiarena; "Ekintzailetza Bultzatzeko Ekintza" saria, ikerketa eta garapenerako proiekturik onenari (2013) eta Varsovian 2013an egin zen Nazioarteko Medikuntza IX. Biltzarreko saria.