Joan eduki nagusira

zoom Julio Lafuente, ezkerrean, eta Juan Manuel Gorostiaga, hitzarmenaren sinaduran.

Julio Lafuente, ezkerrean, eta Juan Manuel Gorostiaga, hitzarmenaren sinaduran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Mutua Navarrak katedra bat sortu dute, eta bere helburua izango da ezagutzaren sorkuntza lan osasunari eta errehabilitazioari buruzko arloetan. Katedrak Mutua Navarraren asistentzia jardueran teknologia berriak sartzen lan egingo du, bai eta enpresa honek egun daukan laborategi biomedikoaren prozesu medikoetarako protokoloak prestatzen ere.

Lankidetza hitzarmen baten bidez sortu da Mutua Navarra Katedra, eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Juan Miguel Gorostiaga Ayestarán Mutua Navarraren zuzendari kudeatzaileak sinatu dute. Dokumentu honetan ezarritakoaren arabera, Mutua Navarra sistema sanitarioarekin konpromisoa duen erakunde bat da, aurrea hartu eta osasun sustapena indartu nahi dituena lan-ingurunearen barruan eta kanpoan.

Lan eta enpresa munduaren arteko integrazio hobea ahalbidetuko duen ikerketa aurreratuaren sorkuntzan ere lan egingo du katedrak; unibertsitateko ikasleen eta lan osasunaren arloko profesionalen prestakuntza praktikoan; eta ezagutza berrien sorkuntzan bi aldeentzat interes komunekoak diren alderdien zabalpenean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Mutua Navarraren arteko beste lankidetza lerro batzuk hauek dira: enpresa honen jarduera-eremuko gai-lerroetako ikerketa-proiektuak babestea, katedraren esparruko doktoretza-tesiak eta gradu amaierako proiektuak babestea, eta masterrak finantzatzea edo antolatzea.

Bestalde, Mutua Navarraren zuzendaritzako kideek parte-hartze handiagoa izango dute Unibertsitatean, beren esperientziak partekatzeko; lan osasuneko profesionalei zuzendutako prestakuntza jarraituko ekimenak abian jarriko dira, edo Unibertsitateko ikasleen parte-hartzea bultzatuko da Mutua Navarran praktikak egin ditzaten.

Hitzarmenak Jarraipen Batzorde Misto bat sortzeko aukera kontuan hartzen du. Alde bakoitzaren bi ordezkarik osatuko dute batzordea, eta bere helburua izango da katedraren zuzendari baten izendapena sustatzea, jardueren urteko programaren betearazpena gainbegiratzea eta jardueren urteko txostena onestea.