Joan eduki nagusira

zoom Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera, Lorena Alemán, Itziar San Martín, Ana Cañas eta Laura Esáin

Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera, Lorena Alemán, Itziar San Martín, Ana Cañas eta Laura Esáin

Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (EAZ) Gradu Bikoitzeko ikasleez osatutako talde batek irabazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoko XIII. Eztabaida Liga. Finala ostegun honetan izan zen Arrosadiko campusean. Irabazleek 700 euroko saria jaso zuten eta aukera izango dute NUPen ordezkari izateko G-9 Taldeko VI. Eztabaida Ligan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean, apirilaren 2tik 4ra. Taldeko kideak honako hauek dira: Lorena Alemán Aróstegui, Laura Esain Martínez, Itziar San Martín Erice eta Ana Cañas Palacios. Azken honek Joaquín Pascal Hizlari Onenaren Trofeoa ere irabazi zuen.

Irabazleek Finalean gailendu zen talde irabazlea honako hauek osatu zuten: Andrea Zabalza Martín, Zuzenbide Graduko ikaslea, Marcos Ndlovu Solano (Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Gradu Bikoitzekoa), Ángela Sagastibelza Forcada (Zuzenbide Gradukoa), Patricia Sevillano Sánchez (Zuzenbide Gradukoa) eta Alfonso Urrizburu Santos (Industria Teknologietako Ingeniaritzaren Gradukoa). Saria 500 eurokoa da. Hirugarren lekuan, 300 euroko saria jaso zuen honako ikasle hauek osatutako taldeak: Leire Remírez Iñigo, Enpresen Zuzendaritza eta Ikasketa Juridikoak lizentziatura bikoitzekoa, Inés Molina Álvarez, Leyre Ibánez Larrea, Elena Fernández Huerta eta Xabier Esparza Adot, guztiak Zuzenbide Gradukoak.

zoom Ana Cañas, Hizlari Onenaren Sariaren irabazlea

Ana Cañas, Hizlari Onenaren Sariaren irabazlea

Azken fasea Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ekitaldi aretoan egin zen, Haginak eraikinean. Eztabaidarako aukeratutako gaia honako hau izan zen: Posiblea al da ongizate estatuari eustea Europar Batasunean? Torneoko arautegian ezarri bezala, parte hartzen duten taldeek aurkako jarrerak defenditu behar dituzte: talde batek aldeko jarrera eta besteak aurkakoa, eta hori eztabaida egin baino minutu batzuk lehenago erabakitzen da. Oraingo honetan, XIII. Eztabaida Ligaren talde irabazleak aldeko jarrera defenditu behar zuen. Eztabaida 34 minutukoa da, eta talde bakoitzak hasierako azalpena egiteko txanda du (4 minutu), bi txanda eztabaidarako (5 minutu bakoitzean) eta 3 minutu ondorioak azaltzeko.

Epaimahaia honako hauek osatzen zuten: Paz Francés, Zuzenbide Publikoko Saileko irakaslea; Rafael García Santos, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko irakaslea; Magdalena Romera, Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Saileko irakaslea; Miren Sarasibar, Zuzenbide Publikoko Saileko irakaslea; eta Iñigo Virto, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko irakaslea eta eztabaida jardueren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

NUPeko Unibertsitateko Eztabaida Liga Unibertsitate Proiekzioko Errektoreordetzak antolatzen du eta Nafarroako Parlamentuaren lankidetza dauka. Ekimen honen helburua da Unibertsitateko ikasleen artean jendaurreko elkarrizketa eta ideien alderaketa sustatzea, betiere, elkarbizitzan trebatzeko eta norberak dituen trebetasunak garatzeko.
 

Ikasle bat bere parte-hartzean Ikasle bat bere parte-hartzean
Finalera iritsi ziren taldeak, epaimahaiarekin batera Finalera iritsi ziren taldeak, epaimahaiarekin batera
Epaimahaiaren irudi bat Epaimahaiaren irudi bat
Bi talde finalistak Bi talde finalistak
1 / 2
XIII Liga de Debate de la UPNA