Joan eduki nagusira

zoom Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

Sistema sanitario publikoaren finantzaketa, euro bat ordaintzea errezeta bakoitzeko, legez kanpoko immigranteei zuzendutako laguntza sanitarioa eta nahitaezko txertatzeari buruzko arazo juridikoak dira "Zuzenbide Sanitarioko aukera juridiko-etiko berriak" liburuan aztertzen diren gaietako batzuk. NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateko irakasleek Zuzenbide Lizentziaturako lehen promozioaren hasieraren hogeigarren urteurrena dela-eta egindako lan kolektibo bat da liburua. Lau bost urteko hauetan eskolak ematen dituzten edo eman dituzten 37 irakaslek parte-hartu dute lanean, eta Thomson Reuters Aranzadi argitaletxeak argitaratu du.

José Francisco Alenza García Administrazio Zuzenbideko irakasleak eta Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoak eta María Luisa Arcos Vieira Zuzenbide Zibileko irakasleak zuzendu dute liburua. Fakultateak lana Zuzenbide Sanitarioa izenekoarekin lotutako esparru juridiko-etikoan kokatzearen alde egin du, Fakultate horretako irakasle eta ikerketa-talde askoren ikerketa-ibilbideaz baliatuz, bai eta doktoretza-ikastaroetan eta jardunaldi zientifikoetan lortutako irakaskuntza-esperientzia ere.

Liburuak ia berrogei irakasleren ekarpenak biltzen ditu, hiru bloketan banatuta: Osasun Publikoaren antolaketa, pazienteen eskubideak: berme eta ondorio bioetikoak, eta laguntza sanitarioko prestazioak eta beste gai batzuk. Bloke bakoitzean gaurkotasun handiko gaiak aztertzen dira.

Hala, lehenengo blokean, artikuluek hainbat gai aipatzen dituzte. Hala nola, euro bat ordaintzea errezeta bakoitzeko edo sistema sanitario publikoaren finantzaketa; osasun kolektiboaren zaintza oinarrizko eskubideen muga gisa; patente eskubideen eta sendagaiak merkaturatzeko baimenen arteko harremana; aurreikuspen jardueren koordinazioa eta zerbitzuen deszentralizazio prozesuak esparru sanitario publikoan; aurreikuspen zerbitzuetako jarduera sanitarioaren antolaketa eta nahitaezko txertatzeak eragindako arazo juridikoak.

Bigarren blokeko kapituluek gai hauek aztertzen dituzte: pazientearen autonomia, bizitzaren amaierako eskubideak, tratamenduari uko egitea, seta terapeutikoa eta tratamendu hutsalak; gaixotasun-aseguruak eta laguntza sanitariorako aseguruak; zentro batean gogoz kontra sartzeko prozesua, baimen informatua eta ondare-erantzukizun sanitarioa; eta zentro batean gogoz kontra sartzeko prozesua eta kontzientzia-eragozpena.

Liburuaren azken partean gai hauek aztertzen dira: legez kanpoko immigranteek laguntza sanitarioa hartzeko duten eskubidea; osasun-langileen elkarte profesionalak; mugaz haraindiko laguntza sanitarioa; bitartekaritza sanitarioa; adituaren froga medikoa; edo osasun langileen sekretu eta konfidentzialtasun betebeharra, besteak beste.