Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bat antolatu du kultura profesionalki kudeatzeko joera berriei buruz. Ikastaroan hausnarketa kritiko bat egingo da azken hamarkadetan nagusitu diren printzipioei buruz, eta egungo kultura kudeatzeko aurre egin beharreko problema berriak aztertuko dira. NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatu du martxoaren 26 eta 27an egingo den ikastaroa, "Kultura kudeaketa: adostasuna edo aldaketa" izenburua duena. Inskripzioa zabalik dago eta interneten aukera dago egiteko Fundazioaren webgunearen bidez.

Egungo gizartean kultura kudeaketaren errealitateak aldaketa handiak izan ditu krisi sozial eta ekonomikoaren prozesuen ondorioz, eta populazioaren praktika kulturalen eraldaketaren ondorioz. Laurogeiko hamarkadan Espainian sortu ziren politika kulturalen hainbat parametro desfasatuak daude edo ez diete errealitate berriei erantzuten. Kultura kudeaketa beti ulertu da funtzio sozial oso dinamiko baten moduan; horregatik, orain premiazkoa du errealitatea interpretatzeko modu berriak bere egitea eta ahaleginak egitea ekintza hori testuinguru berrietan jartzeko.

NUPek sustatzen duen ikastaroaren xedea da kultura kudeaketa kokatzea gizarte ezberdin baten egoeretan, non estatuaren zeregina erabateko aldaketan dagoen eta kultura eragile berriak sortzen diren. Parte hartzaileek era berean hausnarketa egingo dute guztientzako interesaren balioa duten kulturaren alderdiei, eta merkatuaren ikuspegi bakarra duten ikuspegien nagusitasunaren aurrean babesteari buruz.

Ikastaroaren zuzendaritza egingo du Alfons Martinell Sempere, Filosofia eta Letretan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Pedagogian doktorea Gironako Unibertsitatean, non irakasle titularra baita eta “Kultura Politikak eta Lankidetza” izeneko Unesco Katedra zuzentzen baitu.