Javier Pedreira “Wicho”, Microsiervos, zientziari buruzko blogaren sortzaileetako bat, ikertzaileak adoretu zituen beren lanak zabal ditzaten, eta esan zuen internetek gaur egun "erakusleihorik onena eskaintzen duela beren jarduna ezagutarazteko, blogak edo twitter bezalako tresnen bidez, eta gainera oso onuragarria da, bizi dugun murrizketa-garai honetan oso garrantzizkoa delako jendeak jakitea norberak zer egiten duen, bestela lanik gabe geratzeko arriskua dagoelako".
Javier Pedreirak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Errektoreordetzak antolatzen duen Tesiak 3 Minututan lehiaketako sari-emanaldian hitz egin zuen. Bigarren edizio honetako irabazleak hauek izan dira: Nerea Zugasti Mutilva (Tesien atalean), Marcial Roa Ros (Master Amaierako Lanen atalean) eta Alberto Berrueta Irigoyen (Karrera Amaierako Proiektuen atalean).
Pedreirak aitortu zuen dibertitzeko asmo hutsez hasi zela blogean, baina poliki-poliki bere bloga erreferentzia joan zela bihurtzen gaztelaniazko zabaltze zientifiko eta teknologikoan, hainbeste non gaur egun Microsiervosen twitterrak 250.000 jarraitzaile baino gehiago baititu. "Gero, jardun honi esker, bestela sekula irudikatuko ez nituen gauzak gertatu zaizkit; esaterako, NASAk gonbidatu ninduen espazio-anezkaren jaurtiketara".
Bloglariak aitortu zuen zabalkundean ohiko komunikabideek oraindik daukaten indarra, baina zientzia-edukiak emateko erabili ohi duten fribolitatea kritikatu zuen, "eta publikoak, gero, nekez kontratastatzen ditu mezu horiek".
Space Odity
Bere ustez, gaur egun gauza interesgarriagoak interneten egiten dira, esaterako I fucking love science, bezalako espazioetan. Honek hamar milioi jarraitzaile dauzka. Microsiervosek berak ere publikoarengana iristeko bidea eskaintzen du, ohiko komunikabideen bitartekaritzarik gabe. "NASAk hau oso ongi egiten du", gaineratu zuen, eta adibidetzat Chris Hadfield astronauta jarri zuen. Hadfield Nazioarteko Espazio Estazioko (NEE) komandantea zen. Espazioan egin zituen sei hilabeteren berri twitterren bidez eman zuen, eta bukaeran, bere jarraitzaileei agur esateko, bideo bat grabatu zuen, non David Bowiren Space Odity kantua abestu baitzuen, gitarra jotzen zuen bitartean. "Horrek edozein komunikazio-kanpainak baino oihartzun handiagoa eduki zuen".
Azkenik, Pedreirak datu batzuk eman zituen interneten zabalkunde eta erabilerari buruz Espainian, eta esan zuen 20 milioi blog-irakurle baino gehiago dagoela; azkenik, unibertsitateek beren ikerketa lana zabaldu behar dutela adierazi zuen. "Zabalkunde lana dibertigarria da, are zoragarria ere", bukatu zuen.
Javier Pedreira Museos Científicos Coruñeses museoen informatika arduraduna da 1997. urtetik, eta Microsiervos blogeko sortzaileetako bat; izan ere, gaztelaniazko zientziari eta teknologiari buruzko blog irakurrienetako bat. Informatikarekin duen harremana Naranjito-ren urtean hasi zen eta, 1993. urtetik, Internet erabiltzen du. Sareen sareari buruz eta teknologiari buruz idazten hasi zen ia kasualitatez, eta denbora batez alde batera utzi bazuen ere familia bat osatzeko, Alvaro Ibáñezek eta Nacho Palouk Microsiervos bloga sortzea proposatu zioten.
Microsiervos zabalkunde blog bat da, honako gai hauei buruzkoa: teknologia, zientzia, informatika eta beste gauza asko gehiago. Esaterako, biltzen ditu oharrak honako hauei buruz: umorea, gaurkotasuna Interneten eta oso bestelako gaiak, egileei interesatzen zaizkienak, adibidez astronomia eta abiazioa, zorizko jokoak, uste ustelak, gailuak, konspirazio handiak eta txikiak edo puzzleak.