Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzaldi-ziklo bat antolatu du bere Psikologia eta Pedagogia Sailaren bidez. Zikloan haurren garapen osorako laguntzak aztertuko dituzte zikloan aditu batzuek hainbat ikuspegitatik. Zikloa bihar, otsailak 21, ostiralarekin, hasiko da Carmen Pallás Alonso neonatologoaren hitzaldiarekin, eta maiatzaren 15ean amaituko da.
Pablo Sotés, María Jesús Álvarez eta Imelda Buldáin irakasleek zuzenduko dute zikloa. Hitzaldiak Unibertsitateko hainbat egoitzatan egingo dira, eta sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.
Lehenengo hitzaldia bihar, ostirala, 11:30ean egingo da Osasun Zientzien Fakultatearen Ekitaldi Aretoan. Carmen Pallás Alonso Madrilgo 12 de octubre ospitaleko neonatologoak jaioberrien unitateen garapenean oinarritutako zainketei buruz hitz egingo du. Jardunaldien irekieran Jesús María Pintor Borobia Irakaskuntza Antolatzeko errektoreordeak hitz egingo du, eta Concha Goñi Ospitale Guneko Neonatologia Zerbitzuko kideak egingo du Carmen Pallás Alonsoren aurkezpena.
Bigarren hitzaldia martxoaren 7an egingo da, eta Raquel Ayuda Espektro Autistaren Nahasmenduan (TEA) espezializatutako psikologoa eta Equipo Deletrearen (Madrid) kidea izango da hizlaria. “Ikuspegi naturala TEA dutenen estimulazioan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan” da hitzaldiaren gaia, eta María Jesús Álvarez NUPEKO irakasleak aurkeztuko du.
Martxoaren 20an beste hitzaldi bat egingo da. Hitzaldiaren izenburua hau da: "Garapen nahasmenduen prozesu diagnostikoa eta familiari jakinaraztea". María Luisa Poch San Millán ospitaleko (Logroño) neuropediatra izango da hitzaldia, eta Pablo Sotés Arreta Goiztiarreko Espezializazio Ikastaroaren zuzendariak eta NUPeko irakasleak aurkeztuko du.
Zikloa maiatzaren 15ean amaituko da Javier Royo haur eta gazteentzako Natividad Zubieta eguneko ospitaleko psikiatraren hitzaldiarekin. Psikiatrak haurren asaldura psikologikoei aurrea hartzeari buruz hitz egingo du. Javier Fernández Montalvo NUPeko Psikologia Saileko zuzendariak egingo du aurkezpena. Aurreinskripziorako eta matrikularako egutegi osoa unibertsitatearen webgunean dago ikusgai: (www.unavarra.es/actualidad/congresos)