Joan eduki nagusira

zoom Deialdia iragartzen duen kartela

Deialdia iragartzen duen kartela

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniarien Elkargoaren Katedrak, aipatu Elkargoak finantzatzen duenak, deialdia egin du Fuentes Dutor Fundazioaren beka lortzeko. Beka horrek urtebeteko iraupena du eta 12.000 euroko zuzkidura. Beka honen helburua da proiektu, azterketa edo ikerketa bat egitea, industria ingeniaritzarekin eta/edo industria ingeniari gazteen hobekuntza zientifikoa edo teknologikoarekin zerikusirik daukan gai bati buruz. Baldintza da ingeniari horiek karrera amaitu izana duela hiru urte baino gutxiago.

Fuentes Dutor Fundazioak urtero ematen du beka bat, eta horren kudeaketa Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialari agintzen zaio (NIIEO-COINA).. Bere aldetik, NUPeko Industria Ingeniarien Elkargoaren Katedraren helburuetako bat da ikerketa suspertzea, laguntzak emanez garapen zientifiko edo teknologikoari laguntzen dioten proiektuak edo ideiak aurrera eramateko. Hori horrela, Fuentes Dutor beka pertsona fisiko bakar bati emango zaio, eta pertsona horrek baldintza hauek bete beharko ditu: industria ingeniariaren titulua izatea, eta bekaren helburuak betetzea galaratzen duen konpromisorik ez izatea.

Bekak urte bateko iraupena du, behin betiko ematen denetik hasita. Zenbatekoa 12.000 euro gordinekoa da, hilabeteko soldata moduan ordaintzen direnak. Aparteko gorabeherak gertatzen badira, beka lortu duen batek beka hurrengo urtean berriz eskatzea litekeena da.

Eskabideak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta bost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Katedraren web-orrialdean daude, nahi ezkero bertatik jaisteko, oinarriak, eskatzen den dokumentazioa eta inprimaki normaldua, baita NIIEO (Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala) web-orrialdean ere.

Balioespen batzorde batek balioetsiko ditu eskaerak eta beka esleitzeko proposamenak. Batzorde horrek bost kide izango ditu: Fuentes Dutor Fundazioaren patronatuko kide bat, edo honek eskuordetzen duena; Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren dekanoa, edo honek eskuordetzen duena; Industria Ingeniarien Elkargoaren Katedrako zuzendaria, NUPeko irakaslea ere badena, do honek eskuordetzen duena; eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren bi kide, edo hauek eskuordetzen dituztenak.