Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko 22 talde lehiatuko dira guztira Manager Game Caja Rural lehiaketaren XXI. edizioan, egiazko merkatu batean enpresen arteko lehiakortasuna simulatzen duen online plataforma. Enpresen arteko joko hau heldu den ostiralean, otsailaren 14an, hasiko da, eta apirilaren 17an bukatuko da. Talde irabazleak 2.000 euroko saria jaso du.

Manager Game enpresen jokoa Caja Rural kutxaren ekimen bat da, enpresa bat egiazko merkatuan mugitzeko baldintzak ahalik eta egiazkoen birsortzea xede duena, bai enpresek aurkitzen dituzten arazoak bai haiek ebazteko hartu behar diren balizko irtenbideak ere. Parte hartzen duten taldeek itxurazko enpresa eratzen dira, eta merkatu horretan nagusitasuna lortzeko lehiatzen dira. Jokalariek beren enpresa estrategia erabaki beharko dute, parte hartzen duten talde guztien artean eratutako merkatu baten portaeraren gainean egiten dituzten estimazioetatik abiatuta.

Jokoa nolabaiteko enpresaritza prestakuntza duten pertsonek parte hartzeko pentsatua dago: Ekonomia Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko edo Ingeniaritzako ikasleak eta enpresa arloko profesionalak. Ez dago lehiatzeko modu bat lehenetsia. Garaipena lortzea parte hartzen duten taldeek hartzen dituzten erabakien eraginez etengabe aldatzen diren aldagaien baitan dago.

Manager Game lehaiketaren xedea da ekintzailetza espiritua sustatzea unibertsitateko ikasleen artean, eta lehiaketan parte hartzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Errioxako Unibertsitateak. Diario de Noticiasen lankidetza ere badauka.

Lehiaketa bi alditan banatua dago, eta lehenbizikoa ostiral honetan hasiko da. Finala apirilaren 7an egingo da. Irabazten duen taldeak 2.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 1.500 euro eta, hirugarrenak 1.000 euro. Nafarroako Unibertsitate Publikoak hainbat aldiz irabazi du lehen saria Manager Game lehiaketan, eta azken aldia 2013. urteko edizioan izan zen.