Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak otsailaren 24tik 28ra (END4) Nafar enpresa eta diseinua izeneko IV. jardunaldiak egingo ditu Tuterako campusean. Jardunaldien xede nagusia da diseinuaren praktika eta esperientzia hurbiltzea ikasleei eta publiko osoari. Nafar enpresari eta diseinuari buruzko topaketa honetan adituek emandako hitzaldiak eta ikasleei zuzendutako bi sormen lantegi egingo dira, diseinuari buruzko ideiak garatzeko tresnak eta teknikak eskura ditzaten. Jardunaldi hauetako inskripzioa doakoa da, eta web honetan egingo da: http://empresanavarradiseño.es/. Halaber, web-etik jaitsiko da programa osoa.

Programaren edukiaren barruan dago Ana Bendicho, Novo estudioko sormen zuzendari eta Zaragozako Asociación de Diseñadores elkarteko lehendakaria, eta “El diseño como modo de vida” (Diseinua bizimodu) izeneko hitzaldia emango du. Bigarren hitzaldia emango dute Beatriz García eta Patricia Rodrigo, Nexus diseinu ikerketako zerbitzu aurreratuetan espezializatua den jakintza zentroko arduradunek. Biak irakasleak dira Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Diseinu Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan eta esperientzia handia dute joeren kudeaketan.

Adituen taldea osatzen dute Lucas Abajo eta Laxmi Nazabal, Bilboko industria diseinuko Muka Design Lab estudio berriko arduradunek; eta Juan Gascak, Thinkers Co: Designpediaren argitalpen proiektu berria aurkeztuko duena; izan ere, sormenari eta berrikuntzari buruzko liburu interesgarria baita.

Juan Gasca bera izango da lehen lantegiko arduraduna. Lantegiaren izenburua da “Human Centered Design: nuestro cliente como catalizador de la innovación en productos y servicios” (Human Centered Design: gure bezeroak produktuen eta zerbitzuen berrikuntzaren katalizatzaile). Lantegian, gehienez ere, 25 parte-hartzaile bilduko dira, eta ideia bat garatzeari buruzko ikuspegi bat emango da, hasierako ideiatik hasita, lehen prototipoen inplementaziora iritsi arte.

“Taller de Técnicas elementales del prototipado para el diseño” (Diseinurako prototipatzea garatzeko oinarrizko teknikak) da bigarren lantegiaren izenburua, Ángel Jarabak emango duena. Kasu honetan, ikasleek aukera izango dute eredu eta molde txikiak eraikitzeko, hiru dimentsioak errepresentatzeko baliabide gisa, Tuterako campuseko material bigun eta konposatuen lantegietan.