Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate - Gizarte Fundazioak bost lantegi antolatu ditu, eta horien bidez parte-hartzaileei lagunduko die informazio eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen, lana bilatzeko. Ikastaroak 12 ordukoak eta doakoak dira, otsailean hasiko dira eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu ditu. Inskripzioa egin daiteke Fundazioaren egoitzara agertuz (Sario eraikinean) edo fundacion.orientacion@unavarra.es posta elektronikoaren bidez.

Lantegi bakoitzak 20 toki ditu, eta bost txandatan egingo dira otsailean, martxoan, maiatzean, irailean eta azaroan. Tokiak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira, eta gutxienez ere lau parte-hartzailek izena eman beharko dute, lantegia emateko.

Prestakuntza-eskaintza hau zuzendua dago lana bilatzeko edo enpresetan praktikak egiteko informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ikasi nahi dutenei. Lantegian emango diren edukien artean dago lana bilatzeko teknologia baliabideen analisi bat. Esaterako, sare sozialak (profesionalak eta espezializatuak), online enplegu-atariak, blogak eta mikrobloging sareak.

Programaren barruan dago, halaber, beste tresna batzuen erabilera, lana bilatzeko. Esaterako, bideocurriculumak. Hori guztia osatzeko, hasieran jarraibide batzuk emango dira autoezagutzari buruz edo lana bilatzeko ohiko baliabideei buruz. Lantegien edukiari, inskripzioari edo egingo diren saioei buruzko informazioa Fundazioaren web-ean dago.