Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiak urtarrilaren 30ean irekiko du 2013-14 ikasturteko bigarren seihilekoko matrikula epea, ikaspostu hutsak dituzten mailetarako. Interesdunek mailaketa-proba bat egin beharko dute, 2013ko irailean hasi ziren urteko ikastaroetan sartuko direlako. Bigarren seihilekoko irakastaldia otsailaren 11n hasi eta ekainaren 18an amaituko da. Hemen dago ikusgai ikaspostu huts, prezio eta matrikula egiteko moduari buruzko informazioa http://www.unavarra.es/centroidiomas/

Mailaketa-proba urtarrilaren 30etik otsailaren 7ra egin daiteke, aldez aurretiko hitzordua eskatu gabe. Proba hau 9:00etatik 13:00etara egingo da Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiko liburutegian. Liburutegia Sario eraikineko 3. moduluko lehen solairuan dago. Matrikula Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegian egin behar da, datorren otsailaren 7ra arte. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle ohiek izena ematean prezio murriztua edukiko dute NUPeko Alumni Programakoak badira.

NUPeko Hizkuntza Ikastegiak ikaspostuak eskaintzen ditu bigarren seihilekorako talde hauetan: ingelesa (B1, B2, C1 FCE, CAE eta C2), frantsesa ( B1) eta alemana (A1 y A2). Ondorengo hauek ere eskaintzen dira: espainera atzerriko hizkuntza bezala, azterketa ofizialak prestatzeko tailerrak eta abuztuan izango diren udako ikastaro intentsiboak.