Román Felones karguaren promesa egiten Yolanda Barcina, Julio Lafuente errektorearen eta Jesús Irurre ateratzen den Gizarte Kontseiluaren buruaren begiradapean. Atzean, Gizarte Kontseiluko kideak
Román Felones Morrás asteazken honetan, urtarrilak 22, jabetu da Nafarroako unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buruaren karguaz Errektoretzako eraikinean egindako ekitaldi batean. Julio Lafuente López NUPeko errektorea eta Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Gobernuaren lehendakaria izan dira ekitaldiaren buru. Joan den abenduaren 13ko Gobernu Kontseiluan aukeratu zuten Felones Gizarte Kontseiluaren buru, eta Jesús Irurre Arigita enpresaburua ordeztuko du.
Román Felones Gizarte Kontseiluaren buru izendatzen duen erabakia irakurriz hasi da kargu-jabetze ekitaldia. Santiago Iraburu erakunde horren idazkariak irakurri du erabakia. Gero, Felonesek berak karguaren promesa egin du kantore baten aurrean, Espainiako Konstituzioaren, Foru Hobekuntzaren, Gizarte Kontseiluaren Legearen eta Unibertsitatearen Estatutuen aleak parean zituela.
Gero kargua uzten duen Gizarte Kontseiluko buruak eta kargua hartzen duenak –Jesús Irurre eta Román Felones, hurrenez hurren–, hitz egin dute, eta Julio Lafuente errektorearen eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren lehendakariaren hitzaldiek eman diote amaiera kargu-jabetzeari. Unibertsitateko Abesbatzak abestu du ekitaldian.
Gizarteak, bere sektoreen bitartez, Unibertsitatearen gobernu eta administrazioan parte hartzeko duen erakunde kolegiatua da Gizarte Kontseilua. Eginkizun garrantzizkoak ditu ekonomia arloan, izan ere, Unibertsitatearen aurrekontua eta urteanitzeko programazioa onetsi behar ditu, eta izaera jarduera ekonomikoak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratu behar ditu. Era berean, bere eskumena da gizarteak Unibertsitatearen finantzabidean lagun dezan sustatzea.
Kontseiluan hemeretzi kidek parte hartzen dute; horietatik hamahiru gizartearen aldekoak dira eta sei unibertsitatekoak. Unibertsitatea ordezkatzen duten kideak hauek dira: errektorea, idazkari nagusia, kudeatzailea eta Gobernu Batzordeko hiru kide. Gizartearen alderdiko bost kide Nafarroako Parlamentuak izendatu ditu, lau Nafarroako Gobernuak eta gainerakoak sindikatu eta enpresa erakunde garrantzitsuenek.
Felones, Los Arcosen jaioa, Filosofía eta Letretan lizentziaduna da (Historia espezialitatea) Zaragozako Unibertsitatean eta Hezkuntzaren Zientzietan doktorea Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean “Nafarroako Unibertsitate Publikoa: proiektu baten sorrera eta ondorioak” izenburua duen tesi batekin. Institutuko katedraduna 1987az geroztik, Tierra Estella BHIan dauka Geografia eta Historiako katedradun lanpostua.
Bere ibilbide profesionalean harreman jarraitua izan du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura kontseilari izan zen garaian (1984-91), parte-hartze aktiboa izan zuen erakundea sortzeko eta abian jartzeko prozesuan. Gero, irakasle gisa lankidetzan jardun du graduondokoa dutenei zuzendutako IGI ikastaroetan 2000etik 2010era; II. Turismo Masterrean (2992-23); eta Esperientziaren Gelan, non Antzinako Artea eta Erdi Arokoa irakasgaia ematen baitu 2004-05 ikasturteaz geroztik.
Horrez gain, NUPeko Gizarte Kontseiluko kidea izan zen 1999-2003 aldian, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko hitzaldia eman zuen.
Bere unibertsitate arloko gaiei buruz argitaratu dituen lanen artean aipatzekoa dira: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Proiektu baten sorrera eta ondorioak” (1997); “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sorrera” (1997); “Unibertsitate berriak Espainian (1987-1996). Nafarroako Unibertsitate Publikoa, erreferentziazko eredu bat” (1998). Nafarroako hezkuntzaren historiari, eta historia eta arteari buruzko hainbat argitalpenen egilea da. Halaber, Ikerketako Nafarroako Parlamentua saria (1998) eta Hezkuntza Ministerioaren Alfontso X.a Jakintsuaren Gurutzea saria (2010) eman dizkiote.