Joan eduki nagusira

zoom Pintura ikastaro bateko irudia.

Pintura ikastaro bateko irudia.

Urtarrilaren 7an, asteartean, inskripzio-epe berri bat hasiko da, unibertsitateko komunitateko kideei zuzendua, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bigarren seihilekoan antolatzen dituen kultura ikastaroetarako. Epea urtarrilaren 20an irekiko da Unibertsitatetik kanpokoak direnentzat. Ikastaroen eskaintzari eta inskripzioari buruzko informazioa Kultura Jardueren Atalaren web orrian dago: (www.unavarra.es/cultura). Matrikula Interneten bidez egiteko aukera dago aipatu web orriaren bidez.

Bigarren seihileko honetan Ondarea eta Arte Plastikoak, Musika eta Arte Eszenikoak, Irudia eta Soinua eta Komunikazioa eta Gastronomia geletan antolatutako ikastaroak eskainiko dira, eta edonork egin dezake inskripzioa. Nolanahi ere, inskripzio kopurua postu kopurua baino handiagoa bada, lehentasun hurrenkera hau izango da: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak (II), administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), Unibertsitatearen Adiskideak eta Ikasle Ohiak programetako kideak, eta gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.

Honako hau da Iruñeko Campuseko ikastaro-eskaintza: Topaketak Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin; Irakurketa taldea (II); Jendaurrean hitz egitea (II) (oinarrizkoa); Zinema dokumentala: sarrera praktikoa; eta bizirauteko sukaldaritza. Horrez gainera euskarazko ikastaro bat antolatu da hezkuntza sistema alternatiboei buruz: Hezkuntza sistema alternatiboak: Gizarte aldaketarako tresna.

Tuterako campusak, bestalde, eskaintza hau programatu du bigarren seihilekorako: Pintura (II); Espainia islamikoa. Yabal Tareq-etik gure komunitate islamikoetara; Espainiako I. eta II. Errepublikak testuinguru historiografiko, sozial eta politikoan eta gaur egungo proiekzioa; Prestakuntza gizarte eta afektibitate gaitasunetan.

Ikastaro horiez gain, antzerki taldean eta abesbatzan parte hartzeko aukera eskaintzen du Unibertsitateak. Talde egonkorrak dira, eta unibertsitateko komunitateko kideei eta erakundetik kanpokoei zuzenduak daude. Talde hauetan izena ematea doakoa da.


Kredituak


Ikasleek kredituak lortzeko aukera dute kultura-ikastaroetan parte hartuz. 1. eta 2. zikloko ikasleek ikasturte bakoitzeko hautaketa libreko 3 kreditu lortuko dituzte gehienez ere. Gehienez ere 6 kreditu lortuko dituzte Graduko ikasleek jarduera horiengatik beren graduko ikasketa plan ofizial osoan.

Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek berariaz adierazi beharko dute hori inskripzio orrian. Unibertsitateak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

Ikastaroen prezioak 60 euro eta 135 euro artekoak dira, ikastaroaren iraupena zein den eta ikasleak unibertsitatearekin zer harreman duen (unibertsitateko komunitate kidea den edo ez). Interesdunek informazio gehiago dute eskuragarri Kultura Jardueren Atalean, Ikasgelategiko 019 ikasgelan, 08:30etik 14:30era, eta telefono zenbaki hauetara deituz: 948 16 89 72 / 16 84 78