Joan eduki nagusira

zoom Aldizkariaren azala.

Aldizkariaren azala.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Revista Huarte de San Juan. Geografía e Historia” aldizkariaren ale berri bat argitaratu berri du Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen bidez. Ángel García- Sanz Marcotegui irakasleak zuzentzen du aldizkaria eta bi berritasun aipagarri ditu. Alde batetik, monografiko honek, Nafarroako konkistari buruzko ezinbesteko dokumentazioa duten artxiboak aztertzen dituenak, 1512ko gertaerei buruz orain arte ezagutzen ez ziren dokumentu batzuen berri ematen du. Bestalde, sailaren 19. ale honek hasiera ematen dio Academica-e (http://academica-e.unavarra.es/) Unibertsitatearen sarrera irekiko online erakunde-biltegiaren atal berri bati.

 

Aldizkariaren azken ale honetan 2012. urtean bildutako lanak agertzen dira, eta gizon honek koordinatu du: Ignacio Panizo Santos, Historian doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, archiviste-paleographe École Nationale des Chartes-ean (Paris) eta Estatuko artxibozainen Kidego Teknikoko kidea, lanpostua Artxibo Historiko Nazionalean daukana (Inkisizioaren atala).

Gertaera horiek ikertzeko ezinbestekoa den dokumentazioa daukaten artxiboen eguneraketa bat eskaintzen die aldizkariak historialariei eta Nafarroaren konkistan interesa dutenei. Artxibozainek eta dokumentu horietan espezializatutako historialariek ondare idatzi horren egoera, artxibo deskribapena, inbentarioak eta eskuratzeko modua zein den erakusten dute.

Monografikoan artxibo garrantzitsuenak aipatzen dira. Esaterako Nafarroako Artxibo Nagusia, Pirinio Atlantikoetako Departamentu Artxiboak (Pau, Frantzia), Simancaseko Artxibo Nagusia, Artxibo Historiko Nazionala eta Noblezia Artxiboa. Ale honetan argitaratu dira, halaber, dokumentu ezezagun batzuk, oso gutxi erabiltzen diren beste artxibo batzuetan aurkituak izan direnak. Esaterako, Albako Dukeen Artxiboa eta Vatikanoko Artxibo Sekretuak. Azken honetan, Aita Santuaren agindu labur bat, Iruñeko harresietatik kanpoko eraikin erlijiosoak eraisteko eta harresi barnean beste eraikin batzuk eraikitzeko agintzen duena.

Artikuluetako batean Laura Lavadoren doktoretza-tesia agertzen da eta bere izenburua "Eloy Risuen¿o Muriedas y la conquista de Navarra" da. Lanak Eloy Risuen¿o y Muriedasen bizitza akademikoa eta lana aztertzen ditu Nafarroako konkistari dagokionez. Argitaratu gabe zegoen eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean irakurri zen doktoretza-tesi honen transkripzio paleografikoaren bidez eztabaida berri baten berri eman nahi da eta gaiari buruz dagoen historiografia zabalean sakondu.

Aldi berri bat

Huarte de San Juan aldizkari-bildumak aldi berri bat hasi du Geografia eta Historiako azken alearen argitalpenarekin Academica-e online erakunde-biltegian. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Liburutegiak kudeatzen du biltegia. Aldizkaria ez da gehiago paperean argitaratzen, formatu elektronikoan eta sarrera irekian baizik. Aurki, bilduma osoa egongo da eskuragarri aipatu bilduman.