Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea buru izan da 279 ikasleri harrera egiteko ekitaldian ostiral honetan, abenduaren 27an. Ikasle horiek, 173 emakume eta 106 gizon, ikasturte honetan parte hartzen ari dira nazioarteko mugikortasun programetan, 29 herrialdetan. Zehatz mehatz, 219 ikasle Erasmus programakoak dira; 33 Virrey Palafoxekoak; 14 Aldebiko Hitzarmenetakoak; 5 Martín de Radakoak; 4 ISEP USAkoak; 2 Nazioarteko ISEPekoak; eta beste bi Erasmus Master programakoak.
Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan egin den ekitaldian, ikasleek Unibertsitateekin trukea egiteko Rural Kutxako bekak jaso dituzte. José Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako buruak bi motatako txartelak eman dizkie, atzerrian ikasturte osoa eman dutenei eta seihilekoa eman dutenei, beka horiek zenbateko ezberdina baitute. Ekitaldiaren mahaiburuan egon da Javier Casalí Sarasíbar Lankidetzarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea.
Ikasleak 29 herrialdetako unibertsitateetan ikasten ari dira, gehienak Europan. Ikasle gehien hartzen dituzten herrialdeak, hurrenkera honetan, honako hauek dira: Italia, Polonia, Belgika, Alemania, Frantzia, Txile, Portugal, Suedia edo Austria. NUPeko ikasleak hartzen dituzten gainerako herrialdeak dira Australia, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Hego Korea, Estatu Batuak, Eslovenia, Finlandia, Britainia Handia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Lituania, Mexiko, Peru, Txekiar Errepublika, Suitza, Taiwan eta Turkia.
Erasmus, talderik handiena
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle izanda, ikasketak atzerrian egiten ari diren 219 ikasleetatik, gehienak Erasmus programan parte hartzen ari dira, izan ere, Europar Batasunaren prestakuntza proiektu bat lankidetzarako unibertsitate eremuan.
Garrantziari begira bigarren programa Virrey Palafox da, Latinoamerikako unibertsitateekin ikasle trukea egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen berekia. Ikasturte honetan 33 ikasle parte hartzen ari diren programa horren bitartez, ikasketen zati bat Iberoamerikako unibertsitate batean egin daiteke, bermea izanik aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela itzulitakoan.
NUPeko nazioarteko mugikortasuneko beste programetako bat aldebiko hitzarmenak dira, Estatu Batuetako, Australiako, Erresuma Batuko edo Kanadako hainbat unibertsitaterekin sinatutakoak, eta horietan 5 ikaslek parte hartzen dute. Programa horiei ISEP USA programa gehitzen zaie, AEBetako unibertsitateekin trukeak egiteko, ikasturte honetan 4 ikasle dituena. Azkena Martín de Rada programa da. Ikasturte honetan bost ikasle daude programa honetan, zeinean sartzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Asiako hainbat unibertsitateren arteko aldebiko hitzarmenak.