Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak zabaldu egingo du liburutegiaren ordutegia Eguberrietan, astelehen honetatik aurrera, asteburuetan irekiko du azterketa garaian. Zehazki, abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an liburutegiko instalazioak irekita egongo dira 8:00etatik 21:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean liburutegia itxita egongo da. Halaber, abenduaren 28an, larunbatean, liburutegia itxita egongo da, baina ikasgelategiko 04. eta 05. ikasgelak zabalduko dira ikasi ahal izateko. Bi ikasgelak betetzen badira, ikasgela gehiago irekiko dira.

Liburutegia asteburuetan irekiko da azterketa garaian, urtarrilaren 4tik, larunbatetik, urtarrilaren 26ra, igandera arte, urtarrilaren 6a, astelehena, barne. Asteburuetako ordutegia honako hau izango da: 9:00etatik 23:00etara. Liburutegiaren ordutegiari buruzko informazio osoa www.unavarra.es webgunean dago.