Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontu proiektuaren zenbatekoa 2014. urterako, 66.46 milioi eurokoa da guztira, asteazken honetan, abenduaren 18an, Gobernu Kontseiluan erabaki denez. Orain proposamena Gizarte Kontseiluari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Proiektua austeritate orokorraren printzipioa betez egin da, testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuz, eta azken urteotako beherako joera mantentzen du. 2014rako aurrekontua 2,43 milioi eurotan murriztu da 2013ko aurrekontuaren aldean, hura 68,89 milioikoa izan baitzen.

Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 49,65 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 11,71 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2014. urterako aurreikusten diren inbertsioak 3,89 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia Arrunten kapituluak 0,98 milioi euro egiten ditu.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua Transferentzia arruntena da, 52,73 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 12,73 milioi egiten duena. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 0,63 milioi euro egiten du, Ondarezko diru-sarrerak, 0,23 euro, eta Kapital transferentziak 0,11 euro.