Joan eduki nagusira

zoom Campus Music lehiaketaren kartela

Campus Music lehiaketaren kartela

Nafarroako Unibertsitate Publikoak azaroaren 21 eta 22an egingo du Campus Music lehiaketa Subsuelo tabernan. Bi saio egingo dira talde gonbidatuekin. Guztira bertako zazpi talde aurkeztu dira lehiaketa honetara, eta irabazleak NUP ordezkatuko du Unibertsitateen G9 Taldearen III. Musika Lehiaketan. Edizio hori Iruñean egingo da 2014ko irailean. Bi saioetarako sarrera doakoa da.

Talde hauek parte hartuko dute Campus Musicaren edizio horretan: La Red Bullet, Anlaki, The Cute Band, A Botepronto, Sueños de locura, Corsarias eta Excomunión. Gogoratuko duzuenez, Sormen sarien barnean antolatu du NUPek lehiaketa hau, eta solistei edo taldeei zuzendurik dago. Taldeetako kide bat unibertsitateko komunitatekoa izan behar du inskripzioa egiteko unean.

Aurtengo berritasuna da Campus Music lehiaketa Subsuelo tabernan egingo dela, Gazteluko Plazan, eta programatutako bi saioetan talde gonbidatu bana izango da. Azaroaren 21ean, ostegunean, ’77 (Seventy Seven) katalanen txanda izango da. ‘Maximum Rock’n’Roll’ disko berria, urtarrilaren 14an argitaratutakoa, aurkeztuko dute. Nick Anderssonek (The Hellacopters, Entombed, Imperial State Electric) ekoiztu du berriz ere lan hau. Anderssonek Kataluniako taldeko kideekin lan egiten du Eskandinavian egin zuten biretako batean ezagutu zituenetik.

Los Zigarros taldeak emango dio amaiera saioari azaroaren 22an. Gaztelaniaz abesten duen rock and rolleko talde handi berri honetako kideek bere lehen disko homonimoa aurkeztuko dute, Universalek ekainean editatua eta Carlos Rayak (Fito & Fitipaldis) ekoiztua, eta Carlos Tarque (MClan) edo Tony Juradoren lankidetzarekin. Udan jaialdi gehienetan egon dira eta orain musika-aretoetako biran buru-belarri sartuta daude.

73 sari aurkeztu dira Sormen Sarietan

Guztira 73 lan aurkeztu dira 2013ko Sormen Sarietako modalitateetara. Argazki lehiaketan aurkeztu dira lan gehien, guztira 33, eta atzetik datoz narratiba gaztelaniaz (15), poesia gaztelaniaz (13) eta Campus Music (7). Bestalde, hiru lagun aurkeztu dira poesia euskaraz modalitatean eta beste bi narratiba euskaraz modalitatean. Epaimahaiaren erabakia abenduan jakingo da, eta sariak emateko ekitaldia ere abenduan izango da.