Joan eduki nagusira

Nafarroako Emakume Elkarteen XVI. Topaketa egingo da azaroaren 9an, larunbata, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Berdintasunaren aldeko Nafarroako Emakume Erakunde eta/edo Erakunde Feministen Koordinakundeak (COMFIN) antolatu du topaketa, "Generoa eta krisia: erresistentzia eta aldaketa estrategiak aztertzen" izenburua duena, eta Arrosadiko Campuseko Ikasgelategiko 09. Ikasgelan egingo da. Hitzaldiak eta lantegiak egingo dira, bai eta bisita bat NUPera ere.

Inaugurazio-ekitaldia 10:15ean egingo da eta honako hauek parte hartuko dute: Ainhoa Aznárez, COMFINaren lehendaria; Teresa Nagore, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren zuzendari kudeatzailea; eta Laura Laquidáin, Iruñeko Udaleko Berdintasun teknikaria.

María Pazosek egingo du inaugurazio hitzaldia. Honako hau da bere izenburua: "Generoa eta krisia: erresistentzia eta aldaketa estrategiak aztertzen". Tere Sáez COMFINeko kideak aurkeztuko du. María Pazos Azterketa Fiskalen Institutuko Azterlanen burua da eta Europako Batzordearen Genero eta Enpleguari buruzko Aditu Sareko kidea da.

Ianire Estébanez psikologo eta genero indarkerian espezialistak emango du bigarren hitzaldia eta honako hau du izenburua: "Genero indarkeria eta berdintasuna sare sozialetan". Sonia Cabrerok (COMFIN) egingo du aurkezpena.

Nafarroako Emakume Elkarteen XVI. Topaketan programatutako bost lantegi egingo dira gero. María Pazosek koordinatuko du lehenengo lantegia eta honako hau da bere izenburua: "Estrategia feministak zainketak banatzeko: PPIINAren proposamena". Gainerako lantegietan aztertuko diren gaiak honako hauek dira: "Emakumeak eta artea defentsa-mekanismo gisa (María Castrejón), "Emakumeak munduan. Estrategia berriak, sare berriak" (Elisa Palacios); "Iragarki emakumeak. Genero irudikapenak publizitatean" (María Castejón Leorza); eta “Pantojismo lantegiak” (Itziar Ciga).

Programa amaitzeko, bazkaria, karaokea eta Virginia Imazen “Klownclusiones”ak izango dira. Egun osoan zehar, hainbat emakume eta erakunde feministek argitaratutako liburu eta bideoen stand bat jarriko du Berdintasunaren aldeko Nafarroako Emakume Erakunde eta/edo Erakunde Feministen Koordinakundeak (COMFIN).