Arte N Vinos, Nafarroako zigilua duten ardoen jaialdi bat, artea eta ardoa biltzen dituena, egingo da azaroaren 7an, ostegunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroa Jatorrizko Deituraren eskutik. Edizio berezi bat denez, ospakizuna soilik NUPeko ikus-entzuleei zuzendurik dago.
Ekitaldia azaroaren 7an, ostegunean, 19:00etan hasiko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jantokietako eraikineko kafetegian. Ikasleen artean aisialdi-jarduera original bat sortzea da helburua, abangoardiakoa eta sormen artistikoarekin eta Nafarroako mahastizaintzaren kulturarekin lotura duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek parte hartuko dute Arte N Vinos Edición Campusaren programa artistikoan. Hala, UPNA Teatro 2.0. taldeak "mikroantzerkiko" bi lan antzeztuko ditu ohikoak ez diren espazioetan unibertsitateko ikus-entzuleentzat. Horrez gain, zuzeneko musika emanaldi bat egingo da, ikus-entzuleak txundituko dituena. Haiekin batera izango da DJ Funk Fatale. Pintura zuzenean Fermin Alviraren eskutik –Parte-hartzaileen esku-hartzea agertuko du bere margolanean–. eta Txe Zelomiren bideo-proiekzioak amaiera jarriko diote proposamen artistiko honi.
Aldi berean, ardoaren kulturari buruz duten trebetasuna eta ezagutza frogatzeko aukera izango dute ikasleek Ludovino Nafarroako ardoaren kasinoaren bi jokori aurre eginez. Beste hainbeste aktorek dinamizatuko dituzte.
Gonbidapenak, Kultura Jardueretan
Ekitaldian parte hartzeko, doako gonbidapena eduki behar da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Jardueren Bulegoan hartuko da (Ikasgelategiko 019. ikasgelan, beheko solairuan, 09:00etatik 14:00etara). Interesa dutenek bi sarrera hartuko dituzte gehienez ere. Sarrera horien bidez hiru ardo (zuria, gorria eta beltza) eta pintxo pare bat dastatzeko aukera izango dute.
Gazteen artean Nafarroa Jatorrizko Deitura ezagutarazteko eta unibertsitateko ikasleak ardoaren kulturara hurbiltzeko helburuarekin sortu da Arte N Vinos Campus Edition. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ekimen hau Nafarroa Jatorrizko Deituraren Batzorde Arautzailearen eskutik.