Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hasiera emango dio hurrengo ostiralean, irailaren 6an, 2013-14 ikasturteari, graduko lehen ikasmailako ia 1.700 ikasleei Harrera-eguna eskainiz. Ikasle berriek ikasten hasiko diren karrerei buruzko informazio akademikoa jasoko dute, Uinbertsitateko zerbitzuak ezagutuko dituzte eta Arrosadiko eta Tuterako campusak bisitatzeko aukera edukiko dute. Graduko gainerako ikasleek eta titulazio zaharretako ikasleek ere bihar hasiko dituzte eskolak.

Biharko harrera eguneko egitaraua NUPek ematen dituen 18 gradu-titulazioen aurkezpenarekin hasi da. Ikasle berriek beren lehen harremana edukiko dute egin behar duten karrerarekin, gaztelaniaz eta euskaraz emandako hitzaldien bidez. Hitzaldiotan irakaskuntzari buruzko argibideak jasoko dituzte, baita esleitu zaizkien ikasgela edo lantegiei buruzkoak ere. Aurkezpen hauek Arrosadiko campuseko hainbat eremutan egin dira, baita Tuterako campusean ere, Unibertsitateak han Fisioterapia gradua eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza ematen baititu. Hitzaldi hauen ordutegiak ondoko helbidean daude ikusgai: www.unavarra.es.

Aurtengo berrikuntza da ikasleei ematen zaien informazioa areagotuko dela haientzat interesekoak diren zerbitzuei buruzko hitzaldiekin (Kultura Jarduerak, Gizarte Ekintzarako Unitatea, Berdintasunerako Unitatea eta Ikasleentzako Argibide Bulegoa). Harrera egunaren lehen zatia bukatu eta gero, ikasleek, taldeka, Unibertsitateko instalazioak bisitatu dituzte gidari batekin. Hala, Arrosadiko campusaren barruan, liburutegia, jantokiak, praktiketako etxaldea, lantegiak eta kiroldegia bisitatu dituzte.

Egunaren egitaraua bukatzen da NireIkasgelategia tresnari buruzko hitzaldi batekin, Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiko teknikariek emanda. NireIkasgelategia tresna birtual bat da, unibertsitate komunitateko guztientzat erabilgarria, irakasgaiak eta azterketak kontsultatzeko, informazio-trukerako gaiaren araberako komunitateak antolatzeko, eta dokumentazioa gordetzeko eta trukatzeko aukera ematen duena. Ikasle bakoitzak NireGunea deitzen den espazio pertsonala dauka, norberak era esklusiboan erabiltzeko tresnak dituena.

Datorren astean, ostiralean, irailaren 13an, ikasturteko hasiera-ekitaldi ospetsua izango da. NUPeko errektore Julio Lafuente eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Yolanda Barcina izango dira ekitaldiko buruak.