Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Historia Ekonomikoari buruzko Espainiako Elkartearen (AEHE) IV. Urteko Topaketa antolatu du, eta irailaren 3 eta 4an egingo da Iruñeko Kondestablearen jauregian. Ekitaldia, Espainiako hainbat unibertsitatetako adituak bilduko dituena, NUPeko Ekonomia Sailaren Historia eta Erakunde Ekonomikoen arloaren bidez antolatu da.

Topaketak bi eguneko iraupena izango du, historia ekonomikoarekin lotutako zortzi txosten aurkeztuko dira, eta AEHEren sariak banatuko dira irailaren 3an, asteartean, Puerta del Camino Hotelean egingo den ekitaldi batean.

Aurtengo edizioko saridunak hauek dira: Ramón Carrade Saria, “Diseño institucional, prácticas y crédito en Buenos Aires durante la primera mitad del siglo XVII” Martín L. E. Wassermanen ipuin argitaragabeari; Felipe Ruíz Martín saria, “Cuántos siglos de aceituna. El carácter de la expansión olivarera en el sur de España (1750-1900)” , Historia Agraria, (2012), 58 zk., Juan Infante-Amateren artikuluari; Earl J. Hamilton Saria, “Regional convergence in Italy, 1891–2001: testing human and social capital”, Cliometrica (2012), 6. liburukia, Emanuele Feliceren artikuluari; Jaume Vicens Vives Saria ex aequo, “La península comercial. Mercado, redes sociales y Estado en España en el siglo XVIII”, (2012, Madril, Marcial Pons) Guillermo Pérez Sarriónen liburuari eta “The British Textile Trade in South America in the Nineteenth Century”, (2012, Cambridge, Cambridge University Press) Manuel Llorca-Jañaren liburuari.
 

Irakaskuntza Jardunbidearen saria


Ekitaldi horretan Irakaskuntza Jardunbidearen Saria emango zaio Emiliano Fernández de Pinedo Euskal Herriko Unibertsitateko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedradun eta itzal handiko aldizkari zientifikoetan argitaratutako berrogeita hamarretik gora liburu eta lanen egileari. Katedradunak industrializazioaren eta enpresaren historialarien eskola bat sortu du, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako foru ogasunen eta kontzertu eta hitzarmen ekonomikoaren historialarien beste eskola bat ere.

Topaketan izena emateko epea abuztuaren 31ra arte dago irekita. Izena emateko inprimakia, bai eta jardunaldiei buruzko egitaraua eta informazioa NUPeko Ekonomia Sailaren webgunean daude: www.unavarra.es/dep-economia.
 

AEHE


Historia Ekonomikoari buruzko Espainiako Elkartea (AEHE) 1972an sortu zen, eta erakunde honen helburuak dira jakintza-arlo honi buruzko topaketa nazionalak antolatzea, irakaskuntza berrikuntzari eta kalitateari buruz gogoeta egitea eta historia ekonomikoari buruzko elkarteekin jarduera zientifikoen trukea sustatzea. Halaber, AEHEk bere ospetsuenen jardunbidea, irakaslanaren garrantzia eta bere bazkideen ikerketa bikaintasuna aitortzen ditu hainbat sariren bidez. AEHEk 400dik gora bazkide ditu eta Espainiako Elkarte Zientifikoen Konfederazioko (COSCE) eta Internacional Economic History Association-eko (IEHA) kidea da.