Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak presako lehiaketa baterako deialdia egin du, 2013-14 ikasturterako hamabi irakasle elkartu kontratatzeko. Arduraldi partzialeko irakasle lan egin nahi duten unibertsitatetik kanpoko profesionalei zuzenduta dago deialdia. Gutxienez ere bi urtez lanpostuarekin lotutako lanbide-jarduera egin dutela egiaztatu behar dute izangaiek. Eskaerak abuztuaren 12tik 14ra aurkeztuko dira.

Irakasle gisa lan egingo duten irakasle elkartuen bila dabil Unibertsitatea. Zehazki, arlo hauetan: Gorputz eta Kirol Hezkuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Administrazio Zuzenbidea, Zuzenbidearen Filosofia, Ingeles Filologia, Ingeniaritza Elektrikoa, Seinalearen Teoria eta Komunikazioak, Psikologia eta Pedagogia.

Deialdian hiru irakasle elkartu mota daude eta mota bakoitzerako betekizun desberdinak daude. Alde horretatik, 1 motako irakasle elkartuaren lanpostua diplomadunei, arkitekto teknikoei eta ingeniari teknikoei zuzendua dago; 2 mota, lizentziadunei eta arkitektoei eta goi mailako ingeniariei edo baliokideei; eta 3 motakoa, doktoreei. Maila zein den alde batera utzita, arduraldi partziala izango dute: 3 eta 6 ordu bitarte astean, kasuen arabera, dagozkien tutoretza-orduez gain.

Maiatzaren 22ko 799/2013 Ebazpenaren bidez 2013-2014 ikasturterako irakasleak kontratatzeko deitutako lehiaketaren bidez bete gabe geratu ziren irakasle-beharrak betetzea da presako deialdi hau egiteko arrazoia. Izan ere, lehiaketa erabaki ondoren, hainbat lanpostu hutsik geratu ziren eta, horrez gain, aukeratuetako batzuek uko egin zieten lanpostuei.

Eskaerak Unibertsitateko Erregistroan aurkeztuko dira edo Administrazio Publikoei buruzko Legeak ezarritako prozeduren bidez. Eskabide- eta curriculum-ereduak Arrosadiko Campuseko Administrazio eta Kudeaketako eraikinean daude web-orrialde honetan: www.unavarra.es/servicioRRHH/empleo-publico/pdi/profesorado.